Bihotzean auzo-elkarteak kezka agertu du La Esperanza kaleko espazio berriaren kudeaketa-ereduagatik. Instalazioak Bilboko Udalarenak badira ere, enpresa pribatu batek kudeatzen ditu lizitazio bidez. Auzo-elkartearen ustez, haur eta gazteentzako gune hori Udalak berak zuzenean kudeatu beharko luke. Urtebete igaro ondoren, hainbat arazo atzeman dituzte, bereziki liburutegiaren ordutegian, beste udal-liburutegien ordutegiekin alderatuta. […]