Berrikitan jakin dugunez, UPV/EHUk IbeA ikertaldeak NASAren Mars 2020 espazio misioan dihardu lanean. Beste zenbait zientzialarirekin batera, partzuergo eran Marteko gainazalean dauden harriak eta lurzorua aztertzeko balio izango duen Supercam izeneko tresnaren kalibrazioan lan egiten ari da misio garrantzitsu horretan. IbeA ikertaldeko partaide dugun Gorka Arana kimikariak bere taldeak NASAren […]
zientzia
Futbola eta zientzia harremanetan jarri dituzte EHUk Bizkaia Aretoan antolatu dituen Futbola, zientzia laborategia jardunaldietan. Urriaren 1ean hasi eta azaroaren 21era arte bi arlo hauek, itxuraz desbedinek, duten harremana aztertuko dute.Orain arte egindako hitzaldietan jorratutako gaiak anitzak izan dira; Jose Manuel Lopez Nicolasek azken Munduko Txapelketan Espainiako selekzioa kanporatuta utzi […]
Denok jakina denez, gizakiok ezinbestekoa dugu lo egitea. Ez dago bizitzerik lorik egin ezean. Eta loaren inguruan arazoren bat sortzen zaigunean, gure bizi kalitateak asko sufritzen du. Hainbesteraino sufritzen du, non, eguneroko bizitzaren funtzionamenduan izaten dituen eragin kaltegarriez gain, loa galtzea gaixotasun aski larrien sorburu izan baitaiteke. Narkolepsia izena ematen […]
Robot hitza entzuten dugularik, gutako gehienoi zientzia-fikziora joaten zaigu gogoa, ohartu ere egin gabe zientzia-fikzioan agertzen diren gauza askok eta askok errealitatean sortu eta erabili egiten diren asmakarietan dutela oinarri. Eta asmakuntza horiek, ezin uka, denon bizitza kalitatea hobetzen laguntzen dute. EHUko Ingeniaritza Eskolako irakasle den Ekaitz Jauregik robotikaz hitz […]
Futbola da herri honetako kirol nagusia. Milaka jarraitzaile leial ditu, Baina, ba al dago zientziarako lekurik futbolean?Fisika, matematika eta antropologia bezalako diziplina zientikoak futbolarekin lotuta egon daitezkeela imaginatzea zaila izan arren, gero eta maizago, zientziari esker lortzen dugu futbol-zelaian gertatutakoari buruzko azalpena, eta horrek, zer esanik ez, jokalarien errendimendua eta […]
Irailaren 22tik aurrera ateak zabalduko ditu Rescue Bizilabe ihes-gelak. Zientzia-misioan oinarritutako eta Bilboko ingurenenarekin lotutako euskarazko ihes-gela da. Urtean zehar Bizilabek eskainitako tailer-eskaintza osatu eta aberasteko antolatua da. Jarraibide, pista eta iradokizunak jarraituz, eta, talde-lana, logika eta inguruko materialak erabiliz, aurkeztutako arazoari irtenbidea eman eta gelatik irten egin behar da. Aitziber Lasak Bizilabek ikasturte […]
Bai hedabideetan eta bai lagunarteko solasaldietan maiz hitz egiten dugu droga mendekotasunaz eta gehienetan adituok ez garenok lanak izaten ditugu mendekotasunaren definizioa, mugak eta ondorioak finkatzeko orduan. Izan ere, droga mendekotasunaren eremua gehienoi aski ezezaguna gertatzen zaigun espazio zabala baita. Gaurko saioan, Aitziber Mendiguren adituaren eskutik joanda, garunaren eta drogen […]
Azken aspaldion gero eta ohikoagoak dira testua audio bihurtzeko gauza diren baliabideak eta tresnak. Egia den bezala esateko, egundoko aurrerapena izan da hori hitz egiteko ezintasuna duten lagunentzat. Dena den, zerbitzu horiek erabiltzen dituzten ahots gehienak generikoak izaten dira eta maiz ez dira bat etortzen erabiltzailearen nortasunarekin edo adinarekin. Horregatik, […]
Mugimenduaz ohartzen ikasteak hobetu egiten ditu ezgaitasuna duten pertsonen gorputz oreka eta adimen mugikortasuna, UPV/EHUko Fisiologia Sailean egin eta Jon Irazusta doktoreak zuzendutako ikerketa baten arabera. Ikertaldeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan jardunez, azken sei hilean Lantegi Batuak enpresako 32 langilek (21 gizonezkok eta 11 emakumezkok) azken sei […]
David Harper izeneko ikertzaileak zenbait ahaterekin laborategiko saio bat egin zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Ahateek janaria bilatzeko orduan zer-nolako portaera agertzen zuten aztertu nahi zuen berak eta, horretan ziharduelarik, gauza bitxi batez ohartu zen: lortutako emaitza bat zetorren erabat joko teoriaren emaitzekin. Hau esanda, hizpidea jarriko diogu Josu Donceli; bai, berari galdetuko […]
