Futbola eta zientzia uztartuko dituzte “Futbola, zientzia laborategia” jardunaldietan

Futbola eta zientzia harremanetan jarri dituzte EHUk Bizkaia Aretoan antolatu dituen Futbola, zientzia laborategia jardunaldietan.  Urriaren 1ean hasi eta azaroaren 21era arte bi arlo hauek, itxuraz desbedinek, duten harremana aztertuko dute.Orain arte egindako hitzaldietan jorratutako gaiak anitzak izan dira; Jose Manuel Lopez Nicolasek azken Munduko Txapelketan Espainiako selekzioa kanporatuta utzi zuten gakoak aztertu zituen.  Kiko Llaneras, aldiz,  estatistikak futbolean duen presentziaz aritu zen. Datozen hiru hitzaldiak azaroan izango dira, eta hauekin emango zaie amaiera jardunaldiei. Lehenengoa, azaroaren 5ean izango da. Ciencia de datos y fútbol; predicción del riesgo de lesiones en el deporte profesional izenburupean, Dae-Jin Lee Ingenieritza matematikan doktorea bioestatistikaren bitartez lesioen prebentzioaz arituko da. Honen ondoren, azaroaren 14ean Aitor Bergara fisikan doktorea izango da Golaren legeak hitzaldia ematen.  Bertan, fisikaren eta futbolaren arteko lotura estuak azalduko ditu.

Jardunaldiei amaiera emateko, azaroaren 21ean Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktore den Aduna Badiola izango da. Berak Contenido de entrenamiento y condición física en mujeres futbolistas de élite hitzaldia eskainiko du. Entrenamendu-programak eta partiden egutegiak errendimendu fisikoan duten eragina aztertuko du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaixorik zaude, ez al zenekien? Osasun hausnarketa Oier Gorosabelen eskutik

ar. Urr 30 , 2018
Gaurkoan Oier Gorosabelek guk geu sortzen ditugun gaixotasunen inguruan hausnartzeko gonbitea ekarri digu. Behin batean, mediku berria heldu zen herri txiki batera. Knock doktore gazteak lelo berezia zuen: «Osasun onekoak, gaixorik daudela ez dakiten pertsonak dira». Denbora gutxian, medikuarenean sekulan egon barik zeuden nekazari sendoak zerbitzu medikuen kontsumitzaile sutsuak bihurtu […]

Honekin lotuak