Kanpoko zein barneko erasoei aurre egiteko erarik eraginkorrena harekiko immune izatea omen da. Immunea izanez gero, babes osoa duzu eraso konkretuen aurrean. Printzipio horretan oinarriturik, azken aspaldion immunoterapiak itzelezko hazkundea izan du minbizia eta beste zenbait gaixotasun hilgarri artatzeko orduan. Azken urteotan proteomikan egin diren ikerkuntzek zerikusi handia daukate immunoterapia […]

Eguzkitik iristen zaigun argia ezinbesteko osagaia da, Lurrean bizia izan dadin. Etengabeko emaria da argiarena, eta agian horregatik gizakiok ez diegi beti behar besteko aditasunez behatzen argiaren inguruan sortzen diren fenomeno bereziei. Hain zuzen ere, horietakoa dugu Talboten efektua deritzana, gaurko saioan Daniel Eceizabarrena matematikariaren eskutik ezagutuko duguna. Matematikan graduatua […]

Azken hamarkadetan gero eta informazio zehatzagoa jasotzen ari gara itsaspeko mundu oraindik ezezazgun samar horretaz. Aurrerapenen artean, esan dezagun, kasurako, azken aspaldion iturri ugari aurkitu direla itsaspean, eta haien aurkikuntzak ageri-agerian utzi duela lurpeko gas eta fluidoen artean eta ozeanoetako uraren artean badirela eraginak eta trukaketak. Izan ere, itsaspe eskerga […]

Jakina denez, osteoporosia hezurrei eragiten dien gaixotasuna dugu. Gaixotasun honetan hezurretako ehunetan gabezia larriak gertatzen dira. Ondorioz, hezurra ohi baino hauskorrago bihurtzen da, eta aurrerantzean erresistentzia gutxiago izango du. Hori dela eta, ohikoa izaten da gaixoek traumatismoak, frakturak eta mikrofakturak izatea. Baina zientzialariek berrikitan erakutsi dutenez, gaixotasun honen prebentzioa gaztetatik egin daiteke, jarduera fisiko […]

Gaurko Soinugelan saio berezia izan dugu. Kepa Altonaga (Loiu, 1958) izan dugu gonbidatu eta berarekin solasean egon gara bere liburuez. Gure saioa,noski, musika esparruan daukagunez, berak aukeratu ditu gaur entzun ditugun kanta guztiak. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean zoogeografia eta ornogabe ez artropodoen zoologia irakasten du. Udako Euskal Unibertsitatearen kidea […]

Israelgo leize batean gorden diren fosilak oinarri harturik, neanderthal gizakien arnasketa sistema ikertzeko modua izan du Asier Gomez Olivencia paleoantropologoak. Bertan aurkituriko orno, saihets eta hezur pelbikoek neandertalen toraxa nolakoa zatekeen jakiteko eta berreraikitzeko bidea eman dute ikerlan garrantzitsu horretan. Eta ikerlanaren ondorio batzuk harrigarri samarrak dira, Asier Gomez Olivenciak […]

Bilboko Udalak ‘Ikertzaileen Europako Gaua’ ekimenean antolatu du irailaren 27 eta 28an. Europako 300 hiri baino gehiagotan aldi berean ospatzen den ekitaldia da, herritarrei ikerketa eta ikerketaren protagonistak hurbiltzeko helburuz, euren lana, gizarteari ekartzen dizkioten onurak, eta eguneroko bizitzan duten eragina ezagutu ditzaten. Tailerrez gain, Deustuko udaltegiak gazteei eta helduei […]

Zahartzeaz jardungo dugu gaur, hau da, gizakiok denboraren poderioz gure organismoan izaten dugun gainbehera fisiologiko saihetsezinaz. Zahartzea era mailakatuan gertatzen da, eta gure funtzio askoren hauskortasuna eta mendekotasuna ekartzen ditu ezinbestez. Hala ere, zientzialariak zahartze osasungarriaren inguruan ari dira lanean, eta hainbat programa jarri dituzte abian, jende zaharraren bizi itxaropen […]

Ez da lehen aldia Zientzialari saioan saguzarrez jarduten dugula, baina egia da aurrekoetan animalia berezi hauen ezaugarri orokorrez aritu ginela. Gaurkoan, saguzar espezie batek arrainak harrapatzeko daukan gaitasuna aztertuko dugu UPV/EHUko Inazio Garin irakaslearen eskutik, eta gaitasun hori berezkoa ala ikasia duen jakinago dugu. UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia […]