Robot hitza entzuten dugularik, gutako gehienoi zientzia-fikziora joaten zaigu gogoa, ohartu ere egin gabe zientzia-fikzioan agertzen diren gauza askok eta askok errealitatean sortu eta erabili egiten diren asmakarietan dutela oinarri. Eta asmakuntza horiek, ezin uka, denon bizitza kalitatea hobetzen laguntzen dute. EHUko Ingeniaritza Eskolako irakasle den Ekaitz Jauregik robotikaz hitz egingo digu gaurko saioan eta, bide batez, berak berrikitan eginiko robot baten berri ere emango digu. (Argazkia: RonDeBold).
Deskargatu hemen.