Nekazarien borrokak, Biodibertsitatea, Lurraldea eta Elikadura burujabetza izeneko Zinemaldia antolatu du Mundu Bat GKEk, nekazarien munduko ikuspegi desberdinak emateko asmoarekin. Hilaren 15, 16, 22 eta 23an izango dira Bilbon; Amurrion eta Barakaldon ere zenbait pelikula ikusgai izango dira, Joseba Martin Mundu Bateko kideak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Azkenaldian apur bat alpertuta ibili gara, baina gogoz bueltatu gara uhinetara eta sarera. Charles Wright & The Watts 103rd Street Rhythm Band izan dira saio honetako protagonistak. Hemen, Euskal Herrian eazgunak dira bere “Express Yourself” kantua dela eta, Negu Gorriak egin zuen bertsiñoagatik, “Adiera Zaitez” izenarekin. 1967tik 1971ra argitaratu zituzten […]
Hasteko, gurean egon direnak komentatu ditu Agus Perez antzerki-kritikariak, BAD jaialdia eta “La caída de los dioses” hain zuzen. Gero, etorriko direnak izan ditu mintzagai: Asier Zabaletaren “Act of God, Spencerren magia eta Kukubiltxoren “Inorako bidaia”. DESKARGATU HEMEN!!!!
S. Martin egunean (edo gertu) Bizkaiko hainbat tokitan ere egiten dituztenak. Gaurkoan, horietariko bi izan ditu hizpide Patxi Gaztelumendik: Zamudiokoa eta Larrabetzukoa. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Gotzon Hermosillak kontatu digunez, Galindo ibaiertzean, Sestaoren eta Barakaldoren artean, iragarkiak jartzeko panel handi bat dago: langileek paperak kentzen dituzte, lurrean bertan uzteko, eta horrek ibaia kutsa dezake Eguzki talde ekologistak jakinarazi duenez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Aspalditik dator eta kasu honetan pasa den hilaren 11an hiru orduko lan-uztea egin zuten langileek. Arrazoia, zuzendaritzak ez duela betetzen plantillaren inguruan adostutakoa. LABeko ordezkari Raul Mendez azaldu digunez, gauzak bideratu ezean lan-uzte gehiago izango dira hilaren 23 eta 30ean. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Rafa Rueda mungiarrak bakarkako laugarren lana kaleratu du, “Enaren geometria” , pop- lan txukuna, rock eta folk ikutuekin. Besteak beste, Joseba Irazoki eta JM Sampedro “Xanpe” izan ditu kide azken lan honetarako. 2004an hasi zuen bakarkako ibilbidea “Kea” lanarekin; 2006an etorri zen “Saredun eskua” (Gaztelupeko Hotsak) , 2009an “Zuhaitz […]
Aste honetako Piperpolisen Ruper Ordorika izan dugu lagun. “Hodeien azpian” izeneko azken diskoaz gozatu dugu berarekin batera. Kanta hauek nola osatu dituen konpartitu, grabazioa nolakoa izan zen eta bere hodeien azpi zein gaineko unibertsoan posible den guztiaz. Gainera zuzenekoak ere nola prestatzen ariren kontatu digu. Abenduan Gasteizen, Bilbon eta Donostin […]
Gipuzkoako txapelketaren harira Azpeitian izan zen bostgarren eta azken final laurdena ekarri digu Jabi Lauzurika lankideak; horrekin batera astebururako agendaren aipamenak, eta sanmartinetan gaudenez Justo respaldiza zenari 85.urtean egin grabazioa: “San Martin esaik bat: gure Jaune bera dok bat… esaik hamahiru: ez dozak hamairu…” Dokumentu ederra! DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Gaurkoan bi ekarri dizkigu Alvaro Hilario kazetariak. Hasteko, duela gutxi egindako hauteskundeetan Cristina Fdez. de Kirchnerrek lortutako garaipena aztertu du. Bestalde, duela gutxi ere ESMAren (Armadaren Eskola Mekanikoa) aurkako epaiketa eta epaia izan ditu hizpide. DESKARGATU HEMEN!!!!
