Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko 53. edizioa hilaren 11an hasiko da, Bilbo Rocken egingo duten ekitaldiarekin batera. Ines Intxausti Zinebiko Idazkari nagusiaren ustez, aurtengo programazioa erredikala da. Sail ofizialean 73 film aukeratu dituzte: 4 euroren truke eskaintza paregabea zinemarekin gozatzeko. DESKARGATU HEMEN!!!!
Hauteskunde kanpainan gabiltzala, Nafarroan gaur bi inkesta agertu direla esan digu Mikel Bujandak. Nafarroako Kutxen “diru kontuak” ere izan ditu aztergai, baita AHTren inguruko albisteak ere. Bukatzeko, Aingeru Epalzaren “Yo que fui rey de Navarra” liburua aipatu du Mikelek. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Gaur, S. Martin egunarekin batera hasiko direnak. Aurten ere gai izan dira jai herrikoi eta euskaldunak antolatzeko. Ostiral, larunbat, igande eta datorren asteko larunbatean ere izango dira aurtengo jaiak, Txutxi Ariznabarreta Zolloko Jai Batzordeko kideak kontatu digunez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!
Asteon biniloak berreskuratu ditugu Soinugelan. Gainera, disko mitiko bat entzuteko izan da: Katalunian punkaren abiapuntu ian zen La Banda Trapera del Río taldearen disko bakarra. 1979an aterea, bide oso bat urratu zuen bere musika eta hitz apurtzaile eta urratzaileekin. Eta Bilbon biran ibili zaigunez, Britainia Handiko folkaren ikurra den Seth […]
Bere jaiotzaren urteurrenean Ion Miranderengana hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak: gizon polemiko eta polemistaren bizitza, “Haur besoetakoa” liburuaren inguruan duela urtebete bat egindako mahai-inguru batean sortutako eztabaida,”kama goli” erromintxelaz Mirandek idatzitako poema… Eta egilea beraren zenbait poema musikatuen bertsioak Imanol Lartzabal, Hertzainak edota Zaramak taldeek eginik. DESKARGATU HENMEN!!!!!!!
Ermuko Euskal Birusa elkarteak antolatuta hainbat ekitaldi prestatu dituzte S. Martin egun seinalatua ospatzeko. Alde batetik, larunbatean Azoka egingo dute 22.ez, eta horrekin batera kalejira, umeentzako jolasak, dantza, erromeria… Eta bestetik, S. Martin Kulturala, hilaren 4an hasita eta azaroaren 25era arte luzatuko dena, Euskal Birusa elkarteko Amaia Arriagak kontatu digunez. […]
Gaurkoan ere, hiru berri ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko, gazteen hizkuntzaren erabilera sare sozialetan aztertu dutela. Hauteskundeak direla-eta, bestalde, espainiar estatuan lehenengo biktima politikoak izan direla, sare sozialetan esandakoa dela kausa. Eta bukatzeko, RENFEk trenetan Wi-fia jarriko duela kontatu digu Joxek. DESKARGATU HEMEN !!!!
Lelo horrekin Jardunaldiak antolatu ditu SOS Arrazakeriak, batzuetan eta askotan gertatzen dena aztertzeko eta ikustarazteko. Aipatu elkarte horren Patxi de la Fuentek kontatu duenez, Jardunaldiak hilaren 10 eta 11an izango dira Bilboko S. Frantziskoko Udaltegian. Honen inguruko informazio gehiago sosracismo.org helbidean. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Ostegun honetan Bilboko Kafe Antzokian “Katamalo” kontzertuarekin hasiko dena. Aurten sei emanaldi prestatu ditu Topaguneak, aipatutakoaz gain, Urdulizen, Balmasedan, Ermuan, Getxon eta Barakaldon izango direnak, Manuel Moreno Topaguneko Kulturgintza Saileko teknikariak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Gaurkoan, bost gai jorratu ditu Pantxo Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Hasteko asteburuko euri-jasek eragindako kalteak aipatu ditu; Lurrama azokaren balantzea egin du gero, eta ELB sindikatua eta esne kontuak ere aipatu ditu. Lurralde erreformaz hitz egin ondoren, Baionan eraikiko duten meskitarekin bukatu du gaurko kronika. DESKARGATU HEMEN!!!!!
