Gaur goizean hasi dira Eibarren UEUko 39. Udako Ikastaroak, “Udako Ikastaroak Murgildu !!” lelopean. Zehatz-mehatz hiru ikastaro hasi dira gaur: “Ipuinen funtzio pedagogikoa”, “Proiektuak eraikitzen” eta “3D grafikoak Blender erabiliz”, Iciar Irati Ikastaro horien arduradunak azaldu digunez. Datorren astean Baionan izango dira eta, Eibarren berriro eta Iruñean geroago azken bi […]
Iñaki Barzenarekin egon gara. EHUren Udako Ikastaroan barruan, “Irudiak desazkunderako: internet, zinea…” izeneko ikastaroaren berezitasunak aipatu dizkigu. Partehartzaile ugari eta sektore zein leku ezberdinetakoak izan dira ekainaren 23 eta 24a Bilbon burutu diren jardunaldietan; bertan kontatu eta ikusi zenbait esperientzien berri entzungai dituzu gure emanaldi honetan. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!
2.282. zenbakia da aste honi dagokiona eta azalean “Emakumeak arraunean: kontsolazio txandan oraingoz”. Asteko pertsonaia María Jesús Torre elbetearra da; Erdiko Kaieran, aldiz, Liburu-dendak jorratu dituzte. Termometroan Javier Olaberri ingeniariari egin diote elkarrizketa eta Net Hurbil atalean Fukushimako istripu nuklearra izan dute hizpide. Bukatzeko, Larrun gehigarrian Alfonso del Val ingurumenean […]
Kontu ezberdinak ekarri dizkigu gaurkoan Jabi lankideak. Alde batetik, Agurainen jokatu berri izan den Eskolarteko txapelketaren finala; bestetik Egaña erregeak eta “Lipus” bufoiak Donostiako Doka K. Antzokian egin saioaren zenbait pasarte, edota Ereñozun duela 15 bat egun Unai Iturriagak eta Beñat Gaztelumendik kantatutakoak. Agendarik ere ez da falta. DESKARGEU HEMEN!!!!
Cabisa SA enpresak eraikina eraitsi nahi du, etxebizitzak eraikitzeko eta ematen du oraingo mehatxua oso erreala dela. 13 urte daramatzate Errekaldeko Kukutzan hainbat ekitaldi, tailler, kontzertu etab. gauzatzen: aste honetan bertan prentsaurrekoa egin dute Gaztetxekoek eta horretan Auzo Elkarte baten eta gurasoen laguntza izan dute. Datorren ostegunean, hilaren 30ean, manifestazioa […]
Gaurkoan ere 3 berri ekarri dizkigu Fakun Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kideak. Hasteko, Argentinan presidentetzarako hauteskundeak izango dira eta Cristina Fdez. de Kirchnerrek bere burua aurkeztu du berriro. AEBetan, bestalde, Coca Colan lan egiten zuen langabe batek dolar bat lapurtu du, presondegian osasun txartela izango duelako. Eta azken berria Venezuelatik […]
Gaur, hilaren 22an, arratsaldeko 19:30etan Arriaga plazatik abiatuko dena, 27 sindikatu, alderdi eta giza eragilek deituta. Arazoa kokatzeko Fukushiman gertatzen ari denaz mintzatu da Xabier Abian Ekologistak Martxaneko kidea. Gero, Alemaniako gobernuak hartutako erabakia edo Italiako erreferenduma izan du hizpide. Energia nuklearra garestia izateaz gain oso arriskutsua dela esan digu […]
Afrikari buruzko saioa egiteko asmoagaz etorri gara, baina kantuak aukeratzerakoan, ia kantu guztiak nigeriarrak ziren eta azkenean herrialde honetako musika soilik ekarri dogu gurera. Jazz, Highlife, Funk, Afrobeat… Nigeriako musikaren eboluzioa entzun dogu, 60garren hamarkadaren hasieratik orain arte. Gurekin egon dira Fela Kuti (nola ez!), Orlando Julius, Tony Allen, The […]
Gaurkoan, azken asteetan espainiar estatuan hainbatetan agertzen ari den mugimendua aztertu du Xabier Aierdik. Nola, zergatik eta noiz jaio zen mugimendu hori aztertzen hasi da, gero Madril, Bartzelona eta Bilboko mugimenduak izan ditu hizpide, horien programa, oztopoak, etab. Xabierren ustez mugimendu honek badu etorkizuna (Hego Euskal Herrian gutxiago) baina lasaitasuna […]
Pasa den astean, hilaren 16an, OIT Nazioarteko Lan Erakundeak Etxe-langileen lan baldintzen inguruko zenbait neurri onartu zituen. Neurri batzuk Itunean agertu dira eta estatu bakoitzak berretsi behar du; beste batzuk, aldiz, Gomendioak dira. Hego Euskal Herrian egungo etxe-langileen %90 emakumezkoak dira, eta %56 kanpotarrak: dena den zifra ofizialak errealitatetik urrun […]
