Hasteko bigarren erreskatearen azken zatia falta da eta 12.000 miloi euroren truke, Europako Batasunak murrizketa gehiago eskatu dio Greziari; are gehiago, Legebiltzarrak onartu behar ditu neurri berriak. Bitartean, Greziak bigarren erreskatea behar du eta horretan Europako Finantza ministroak ez daude ados jarri: uztailaren 11 erabakiko dute. Eta horrekin batera murrizketa […]
Aurkezpenik behar ez duen Paul Nicholson izan dugu gurekin, e.coli bakterioaren aferaren inguruan jardun du: elikagaien politika merkantilistak, elikagaien globalizazioak, transgenikoak… azken gehiegikeria honetan izan duten eragina azpimarratu digu; halaber soluziorako bideak ere markatu dizkigu: elikagai subirautza eta merkatuen kontrol publikoa. DESKARGATU HEMEN !!!!
Goizalde Landabaso deustuar idazle eta kazetaria izan da saio honetako protagonista. Duela gutxi Bränskint liburua argitaratu du. Honako hau bere hirugarren bakarko liburua dugu. Mikro-ipuinez osatutako eleberri grafiko hau, Aritz Eigurenen ilustraziak ditu oso ondo zaindutako Txalaparta argitaletxearen edizioan. Luze eta zabal berba egin dugu Goizalderekin eta baita liburuko pasarte […]
Gizon bat bere baitara bildua bizi da; deseroso sentitzen da gizartean, eta nahiago du bere bakardadeaz eta etxearen lasaitasun eta segurtasunaz gozatu, txikitatik gorde izan dituen objektu eta altzari maiteez inguraturik. Egun batean, baina, etxeratzean ezusteko bat gertatzen zaio… SAIOA DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN.
Metro Bilbaoko langileak maiatzaren 15ean hasi ziren lan uzteak egiten, zuzendaritzaren jarrera ikusita langileen kopuruari, behin betiko langileei eta beste gai batzuei dagokienez. Aste honetan, zuzendaritzak amarruak ez erabiltzeko, hiru orduko lanuzteak ari dira egiten: hurrengoak, egoera bideratu ezean, astearte eta ostegunean izango dira, Raul Mendez Metro Bilbaoko LAB sindikatuko […]
Gai hori ekarri digu gaurkoan Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredakzio-buruak. Pasa den larunbatean berriro egin zuten aipatu ibilaldia, baina kasu honetan aurreko urteetan baino jende gehiagorekin. Kontuan hartuta azken hiletan (eta urteetan) zer nolako desindustrializazio prozesua gertatu den Ezkerraldean, logikoa da Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak holakoetan parte hartzea. […]
Joan den astean Cajun musikari buruzko monografikoa emanez zabaldutako bideari jarraituz, asteon saio aparta prestatu digu Pedro Elias Igartuak zydeco musikaz. Kanta ugari entzuteaz batera, musika mota honen jatorria, beste zenbait generorekiko berdintasunak eta ezberdintasunak aipatu dizkigu eta abeslari eta sortzaile ospetsuenen emaitzak ezagutzeko egokiera eduki dugu, besteak beste, zydeco […]
Aste honetako ostegunean, Donostian eta espainiar estatuko hainbat hiritan, Atzerritarrak Barneratzeko Zentroen inguruko eskaera egin zieten estatuko delegatuei, hauek Espainiako Barne Ministerioaren agintari gorenei helarazteko. Gakoa honako hau da: Atzerritartasun Lege Organikoaren azken aldaketa onartu zenetikurte ta erdi pasa da eta oraindik ez da argitaratu Zentro horien funtzionamendua arautuko duen […]
Gaurkoan, maiatzaren 22ko hauteskundetatik sortutakoa aztertu du Xabier Aierdik. Argazki berri eta errealagoa atera da hauteskunde horietatik eta azpimarratzekoa da, Xabierren ustez, Bilduren emaitzak. Horiekin batera, Hego Euskal Herriko politikan mahai bat dago lau hankarekin (EAJ, Bildu, PS eta PP-UPN). Eta hemendik aurrera, udaletxetan zein Batzar Nagusietan (Nafarroako Legebiltzarrean ere) […]
1920-06-20an Urepeleko artzaina sortu zen eta horren aitzakian burutu du gaurko programa Jabi lankideak. Xalbadorren inguruko kontuak, bere bizitza, bertsogintza, sinismenak, txapelketak… Artean, Xalbadorren zenbait bertso entzuteko aukera ere bada gaurko emanalditxoan: Kenediri jarritakoak, Mattinekin batera kantuan, 67ko Donostiako “txistualdia”… DESKARGATU HEMEN !!!!
