Horixe egingo dute datorren Udaberriko oporraldian Xauen Bidaiakek antolatuta. Senegal hegoalde horretan egunero 50 bat km. egin nahi dituzte, bertako jendea ezagutzeko eta bertako bazterrekin gozatzeko. Antolatzaileek eskarmentu handia dute bidaiekin eta egingo dutena aztertzeaz gain, orain arte izandako esperientzia batzuk kontatu dizkigu Alberto Markuerkiagak. Informazio gehiago xauenbidaiak@gmail.com helbidean. http://xauenbidaiak.blogspot.com/ […]
Desazkundea Kolektiboak eta Ekopolitikak Jardunaldiak antolatu dituzte Bilbon Desazkundea eta lana aztertzeko. Bertan 21 orduko NEF txostena aurkeztuko dute. Batez ere sindikatuekin eztabaidatu nahi dute baina parte hartzea irekia da. Jardunaldiak hilaren 17an eta 24an izango dira, 7 Kaleetako Burtsa auzoetxean. Informazio gehiago desazkundea.org gunean. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMN !!!!
Uribarri eta beste auzotako bizilagunek zortzi urte daramatzate Funerarias Bilbaínaseko Errauste-labearekin buelta-bueltaka. Pasa den irailean froga batzuk egin zituzten eta ingurukoan bizi direnek oso argi jasan zituzten ondorioak. Eta laster martxan jarri nahi dutela Krematorioaren aurkako manifestazioa konbokatu dute hilaren 16rako, Zumalakarregi kaletik abiatuta , Aitziber Virgel Uribarriko Gure Etxea […]
ENHEko kide Unai Arangurenek gazte talde bat nekazaritzan jarduteko asmoz dabilela eta burutzen ari diren egitasmoak azaldu dizkigu. Lurrari lotutako nekazaritza bultzatze aldera aurkitzen dituzten trabekin batera, ilusioak eta gogoak ere badira nonbait; soluzio berriak erronka berrien aurrean. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!
Protestak eta gehiago gertatzen ari dira azken asteotan mundu arabiarrean eta horietaz James Petras soziologo estatubatuarrak boltxe.infon argitaratutako artikulua aztertu dugu gaurkoan. Horrekin batera, Tunisia eta Egipton gertatutakoa ere aztertu du Joseba Izaga boltxe.infoko kideak. DESKATGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!
Datorren larunbatean Mitxel Sarasketa eta Jose Luis Otamendi izango ditugu Literatura Eskolan, Kartzela eta literatura aztertzen. Lapurdiko Ziburun egingo den ekitaldian ezin izango du falta Jon Etxeandiaren izenak: honen heriotzaren lehen urteurrena pasa den astean izan zen. Baina honez gain, Literatura eskolak abenduan eta urtarrilean zer eman duen aztertu du […]
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin izan gara solasean. Joan den astean Sarrikon egin jardunaldiei buruz zenbait berri ekarri dizkigu; halaber, eta gaiarekin zerikusi zuzena duenez, azken egunotan Bartzelona eta batez ere Madrilen trafiko ugariak euri faltarekin batera sortutako kutsaduraren inguruko arrangurak plazaratu dizkigu. DESKARAGTZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
“BETE” lelopean aurkeztu zen larunbata honetan Laudion hasiko den aurtengo Arabako Bertsolari txapelketa; Jabi lankideak eman dizkigu horren berri: Arabako Txapelketak historian zehar, aurtengoaren berezitasunak eta partaideak, saioak…2005 urteko finaletik ere ale batzuk entzuteko aukera izango duzu, entzule. DESKARGATZEKO KLIKATUI HEMEN.!!!!
Lelo horrekin manifestazioa egingo dute bihar larunbata Donostian Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak deituta. Euskararen egoera salatu eta euskarak gure gizartean hartu behar duen tokia aldarrikatu nahi dute. Manifestazioa bukatu ondoren omenaldia egingo diote Txillardegiri, Igone Lamarain EHEko kideak azaldu digunez. Manifestaziora joateko Euskal Herriko leku batzuetatik hainbat autobus prestatu […]
Artayorran #76! Iraganari egindako erreferentziak,biniloaren oihartzunak dakartza Txuma Murugarrenek (Errenteria,1964) “B aldeko kantuak” lanean (Gaztelupeko Hotsak,2010);Natxo Beltran, Ekaitz Hernandez, Rafa Aceves , Rafa Rueda, Miguel Ramirez eta Asier Ituarteren laguntzaz osatu du Txumak zirko tragikomikoa!Bizitzaren aldeko kantuak!Elkarrizketa interesantea! DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!!
