Asteroko kronikatxoa egin digu Jabi lankideak: larunbatean Baigorriko Bixentanian jokatu Hernandorena sariaren finala, Gpuntua lelopean martxan den Gipuzkoako kanporaketen lehen itzuliaren emaitzak… Artean, duela 15 bat egun Andoni Egañak, Ane Labakak eta Arkaitz Estiballesek Lasarten kantatutako zenbait bertso ale edota Maialen Lujanbiok Zestoan Bin Laden-en emazteari kantatutakoak ere entzungai dituzu. […]

Ohi duenez, Agus Perez antzerki kritikariak azken egunotan izan direnak eta izango direnak aztertu ditu. Lehen multzoan Leioan eta Zornotzan izan den  “Plex” ikuskizuna edo Arriagan ikusitako Peter Brooken “Una flauta mágica” azpimarratu ditu. Etorriko direnen artean, Agusek  Bárbara Buñuelosen performanzea (asteburuan La Fundicionen), Compañía Nómada Roberto Torres (dantza garaikide […]

Espainiar estatuan egunero 50 miloi euro gastatzen dira gastu militarrean: horra hor hiruki perfektua armada, gerra eta negozioa, gerra guztiak negozioak direla dio aditu askok. Egoera honen aurrean antimilitaristek gastu militarrari Eragozpen Fiskal egitea proposatzen dute eta bi egitasmo aurkeztu dituzte gure dirua hobeto gastatzeko. KEMeko  (Kontzientzia Eragozpen Mugimendua) Txosek […]

Arte Bizkarra Kulturgintzak horren berri emanez mezua (gero jakin genuienez, Gorkak berak kudeaketarako darabilen plataforma da ABK). Gero etxeko salan agertu zitzaizkigun BeHIok.  Ondotxo ezagutzen dituen BHIetan (Bigarren Hezkuntzako Institutuak) egositako burutazioak eta ziriak hitzez eta marrazkiz emanak liburu bereziki atseginean. Tantaka edateko edabea. Dastatu eta luzarorako ostea dakarrena. Zer […]

Aste honetako Piperpolisen Kari Festaz mintzatu gara. Gari musikariak eta Xabier Zabalo abade jesuitak jaialdi honen berri eman digute. Kongorako dirua biltzea dute helburu, bertako musikarientzako zenbait baliabide lortu ahal izateko. Festaz gain Kongoren egoera ere ezagutu dugu.   Bestetik, asteburu honetan Leioan ospatu den Umore Azokako hiru estreinaldien berri […]

Apirilari dagokiona eta azalean Txema Uriarte: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Bi erreportaje ere agertzen dira zenbaki honetan: bata Korrikari lotuta eta bestea Santutxu aldizkariari. Horietaz aparte Karmelo ikastolaren arazoak, Aitor Hernandezi egindako elkarrizketa, Joseba Barrenetxearen argazkiak  edo Ken 7 taldeko bateria-joleak Santutxuko ikastetxe batean botatakoak komentatu ditu Lur Mallea […]