Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek bat egin dute gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrarekin. Argi dute pentsioen erreformak zer ekarriko duen: etorkizunean, pentsioen duintasuna arriskuan izango da. Pentsioen erreformaren aldekoek ematen dituzten arrazoiak desmuntatu ondoren, ostegunean elkarretaratze propioak egingo dituztela esan digu Mikel Argiñarena Pentsiodunak Martxan Plataformako kideak. DESKARGATU HEMEN !!!
Hilaren 21ean marka historikoa ezarri du gasolinaren prezioak: 1, 285 euro, eta gasolioarena gertu dabil. Dirua (gasolina, kutsadura etab.) aurrezteko, BNP Paribas banka taldeak egindako ikerketa azaldu digu Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak. Funtsean lasaiago gidatu, martxak behar bezala erabili, beste faktore batzuk (gurpilak, pisua, aire egokitua…) kontuan hartu […]
Edo krisienak, biak batera ari direlako, finantza eta ekonomiarena. Luis Guridiren ustez azken bolada honetan ezaugarri batzuk argi daude: krisia luzea da (oraindik ez da tunelaren bestaldea ikusten); herrialde emergenteen (Txina, Brasil..) ekonomiak gora egin du; eta espainiar estatuan krisia latza da: adreiluak ez du gehiagorik ematen, finantza mundua ere […]
Barakaldoko bi lagunak lan-istripuz hil ziren pasa den astean. Lehena Nafarroan gertatu zen eta horretan gizonezko bat bizitza galdu zuen bere kamioan zihoala. Bigarrena, aldiz, Barakaldoko ikastetxe batean non irakasle bat (emakumezkoa) zendu zen furgoneta batek harrapatuta. Barakaldoko hainbat sindikatu eta gizarte eragilek elkarretaratzeak eta protestak burutu dituzte, lan baldintza […]
Pasa den astean ezagutu genuen epaia eta askok nahi genuen bezala absoluzioa erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hori del kausa bizitza beste modu batean ikusten duela esan digu Maribi Ugarteburu Udalbiltza auzian auziperatuak. Horrekin batera Udalbiltzak egindako lanaren zilegitasuna azpimarratu du Maribik, baita orain arte auzipetuei egindako kaltea ere. Etorkizunera […]
Txorierriko Derion datorren udaberrian eraikitzen hasiko dutena. Proiektua TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak (Tximintx, Lagatzu, Zorrizketan eta Arrekikili) eta Txorierriko Mankomunitateak (Sondika, Loiu, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko Udalek osatua) jarri dute abian, Baserri Antzokia Fundazioko presidente Xabier Goienetxek azaldu duenez. Helburuak Txorierrin euskal giroa berpiztea, kultur ekintza euskaldunak bultzatzea […]
Anemona-Oskola-Karramarroi antzerki ekimenaren sustatzaile den Koldo Zelestinori egin diogu gaurko elkarrizketa. Ekimen partehartzailearen ibilbidea, erreferentziak eta helburuak aipatu dizkigu. Halaber, datorren astean Kubako Arte Eszenikoen Komite nazionalak gonbidaturik hara joango direnez, bertan egiteko dituztenak ere azaldu dizkigu. Bidaia ona! DESKARGATU HEMEN!!!!
…..72. saioa! Miscelaneous. Denetik daukagu gaurko,botikan lez: Jean Louis Hargousen jazz esperimentala, Mixel Etxekoparren tradizio eta modernidadea eta Atom Rhumba Mikel Laboaren “Lizardi” berriro leiduten(Txinaurriak bilduma,Bidehuts 2010); horiez gain, Amaia Zubiriaren “Amona Mantangorri” lan didaktikoa, Gatibu….(arg:Atom Rhumba,Danbaka) DESKARGATU HEMEN!!!!!
Horri buruzko txosten mardula egin du Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak. Bilboko plana, horien ustez, eskasa da eta plazen %8´15a baino ez du betetzen. Are gehiago, abenduaren 31etik aurrera ez dago planik eta badakigu ume gehiago izango direla. Gainera, azken bolada honetan arazo gehiago agertzen ari dira, besteak beste hainbat lekutan […]
Izan direnak eta izango direnak komentatu ditu Agus Perez antzerki kritikariak. Hasteko “Rikardo 3.a” eta Karrikaren “Hau ez da Kalkuta” izan ditu hizpide. Gero, datorren asteburuan izango direnak: “Euria esan eta euria erortzea”, “Miguel Hernandez” eta “Naps Nups” (umeentzako dantza). Hilaren amaieran izango diren beste hiru lan aztertu ditu Agusek: […]
