1937ko martxoaren 31an italiar hegazkinak Durango bonbardatu zuten. 74. urteurren honetan, Gerediaga Elkarteko kudeatzaile Ion Irazabal izan dugu gurekin; berak laburbildu digu egun hartan Durangon gertatutakoa ; halaber, Italiatik eskuratu berri dituzten balio handiko bonbardaketaren fotoak aipatu dizkigu eta gaurko egitaraua azaldu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Aurtengoa apirilaren 4 eta 5ean hasiko da, hurrenez hurren, Barakaldon eta Bilbon, Ekologistak Martxan eta Bizizaleak taldeek antolatuta. “Klima aldaketarik ? Sistema kapitalista desegin” lelopean, aurten klima aldaketak eta sistema kapitalistak dituzten loturak aztertuko dituzte metodologia parte-hartzailea erabiliz, Edu Renovales Ekoeskolako antolatzaileak azaldu digunez. Informazio gehiago ekologistakmartxan.org webgunean. DESKARGATZEKO KLIKATU […]

Imanol Ucha duela 16 urte hasi zen zuhaitz hori egiten eta dagoeneko bere familiaren eta beste lagun batzuen arbasoen hainbat datu bildu ditu. Hori gauzatzeko eman behar diren urratsak, non, nola, oztopoak eta sorpresak kontatu dizkigu Imanolek. Familiaz gehiago jakiteaz gain, zaletasuna aprobetxatu du ezagutzen ez zituen leku batzuk bisitatzeko. […]

Berrogei talde baino gehiago bildu berri dira Bizkaia benetan maite Koordinadoran, Bizkaia ( gizarte eta ingurumen ikuspegietatik) defendatzeko asmotan. Pasa den astean egin zuten aurkezpena, Lemoizko Basordasen hain zuzen. Eta asteburu honetan Martxa bat burutuko dute Plentziatik Muskizeraino, Olaiz Artetxe koordinadora horren kideak azaldu duenez. Informazio gehiago bizkaiabenetanmaite.blogspot.comen. DESKARGATU HEMEN […]

EAEko Kutxen bat-egite hotzari ekingo diote datozen hileetan eta horrek esan nahi duena azaltzen hasi da gaurkoan Luis Guridi. Gaiaren inguruko epeak, politikarien papera, eraginak, erreakzioak eta gehiago komentatu du Luisek.  Bukatzeko, haren ustez, bat-egite horrekin Euskal Banku Publikoak ez du lekurik izango. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!

Martxoari dagokiona eta azalean Gabriel Villota irakaslea, artista eta idazlea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Bankua bete berban atalean Euskara Elkarteen Kongresua eta Naia Barrenetxea oscar saridun deustuarra jorratu dituzte. Arangoitiko arazo amaitezina( igogailuarena), Deustuko Jaien balorazioa edo Prest aldizkariaren 10. urteurrena ere komentatu ditu Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak. […]

Independentistak Sarea egitasmo batzuekin dabil azken bolada honetan, Aberri Egunarekin, esaterako: aurten bi izango dira apirilaren 24an, Gernikan eta Baigorrin. Hortik aparte, Ideien Faktoria egitasmoa abian jarri dute topagune zabal bat lortzeko. Eta hori praktikan jartzeko, hitzaldi-taillerra egin dute Iruñean eta gauza bera  egingo dute gaur hilaren 29an Bilbon, “Globalizazioa, […]

“Txanpi” Zamalloarekin egon gara: ENHEko kide eta Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko presidenta da bera; dagoeneko eta bertako sagarrerekin ekoizten ari diren labeldun sagardoaren berri eman digu: egindako ibilbidea, helburuak, komertzializazioa etab. Prest dago sagardo naturala, kalitate berme guztiekin. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Gaurkoan Karlos Linazasorok ‘ Udalbatza bahituaren kasu pollita’ nobela laburra aurkeztu digu. T.ko udalbatza eratzen den egun berean, alkate eta zinegotzi berriak beren karguaren zina egiten ari direla, horra non hartzen duen plaza giza aldra arriskutsuak. Abiapuntu horretatik, eleberri zoro eta dibertigarria eraiki du Karlos Linazasorok. Bestetik Aitor Zuberogoitiarekin  ‘Surf’ […]

Gaurkoan, horren inguruko gai batzuk aztertu ditu Martxelo Alvarez Ahaztuak 1936-1977 elkarteko bozeramaileak. Hasteko, duela egun gutxi bete dira Argentinako militarrek diktadura ezarri zutenetik 35 urte. Bestalde, espainiar estatuan oroimen historikoa berreskuratzeko zenbait egitasmo bertan behera gelditu direla kontatu digu Martxelok. Eta bukatzeko, espainiar estatuan ere, azken bolada honetan  ume […]