Otsailari dagokiona eta azalean Catalina Maria eskultorea eta artisaua: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea “Open your ganbara” Deustuko Erriberako bigarren eskuko azokari dedikatu diote. Horiekin batera, Deustuko Inauteriak eta jaiak, “Deustu sentimendu baten jatorria” dokumentala, REK laburren lehiaketa, Zabor organikoaren bilketa eta Bordatxo tabernaren pintxo bat komentatu du Lur […]

Pasa den ostiralean Bilboko Kafe Antzokian 70 bat lagunek burutu zutena. Antxon Mendizabal EHUko irakaslea Foro horren helburuak, funtzioa eta erronka nagusiak  aztertzen hasi da. Gero, Eskubide sozialak definitu ondoren hauen bilakaera kontatu digu. Antxonen ustez, Eskubide zibilei buruzko eztabaidarekin batera praktikan jartzeko momentua heldu da. DESKARGATU HEMEN!!!!!

ENHEko kide Alberto LLonarekin egon gara.Karrantza bailara da Bizkaian behi ustiaketa gehien duen eskualdea; ustiaketa hauek, batez ere era intentsibokoak, minda edota “purin” ugari sortzen dute, horren kudeaketak arazoak sortzen dituelarik. Asuntuari nola aurre egin azaldu digu Alberto LLonak eta ENHEren planteiamendua zein den azaldu. DESKARGATU HEMEN!!!!

Metrokuadroka sormen laborategiak, poesia, musika, pintura eta antzerkia bildu ditu Hura ez da lekua ikuskizunean. Oier Guillan, Asier Sarasola, Ander Fernandez Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortega ariko dira agertokian. Zoriontasuna eta haren argitzalak dira ikuskizunaren ardatz. Gurean Oier Gullan izan da. Bestetik musika tolosa aldetik etorri da, Bide ertzean taldeko […]

Iosu Larrinaga, soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gure artean; ipar afrika eta inguruetan bizi den krisi orokorraren gainetikako azterketa plazaratu digu; alde batetik, ezkerreko ikuspuntutik zenbait iraultzaren ondorioak zeintzuk izan diren, adibidez Libian; bestetik, ekonomiko eta energetikoki petroleo zein gas hornitzaile diren herrialdeen ezegonkortasunak dituen ondorioak ere markatu dizkigu […]

Duela gutxi iragarri duten bezala 8 ikastaro egingo ditu UEUk datozen asteetan, Informatika, Gizarte gai eta Zientzia aplikatuen inguruan. Gaur egun etengabe ikasteak duen garrantzia azpimarratu du Mari Karmen Menika UEUko Ikastexe Nagusiko arduradunak. Matrikula irekita dago eta honen inguruko informazioa ueu.org gunean aurkituko duzu. DESKARGATU HEMEN!!!!!

Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek 37.000 euro gastatu ditu abendutik hona hedabideetan agertzen, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredakzio-buruak kontatu digunez. Batzuetan deitu dute, baina beste batzuetan Barakaldoko udalak berak antolatzen ditu alkatearen adierazpenak. Honekin batera, herri horretan duela gutxi egindako inkesta baten berri eman digu Gotzonek: horren arabera PSEk boto […]

Gai honi buruzko foro bateko partaide izan da Xabier Aierdi, EHUko irakaslea. Bertan biladutako zenbait ideia ekarri dizkigu: fobia horien zergati ezberdinak eta era berean, nahiz eta zailak izan, balizko irtenbide batzuk ere aipatu dizkigu. Ipar Afrikan, Arabiar Estatuetan… bizi duten egoeraren eragina ere presente izan du. DESKARGATU HEMEN!!!!

Hilaren 26an, larunbata, Topagunea eta bertan bazkidetutako 95 euskara elkarteetako kideak bilduko dira Bilboko Alondegian, XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan. Horretan hiru ardatz nagusi jorratuko dira, honako galdera hauei erantzuten: nola sortu ziren Euskara elkarteak, zer bihurtu dira eta zer egin eraginkorragoak izateko. Bazkaria Bilboko Kafe Antzokian izango dute […]