Iralako Gazte Asanbladak 1.997an lortu zuen Gazte Lokala, Bilboko Udal gobernuarekin negoziatu ondoren. Baina, gauzak aldatzen ari dira-eta, pasa den urtarrilaren 28an Ertzantza sartu zen  lokal horretara eta hainbat gauza eramateaz gain bost ate apurtu zituen. Iralako Gazte Asanbladako kide den Onintzek gertakari horren irakurketa eta gehiago kontatu digu gaurkoan. […]

Azken 20 urteetan 240.000 lagun desagertu dira Kolonbian, bertako Giza Eskubideen aldeko zenbait erakundek egindako txostenaren arabera. Are gehiago, azken 6 urteetan Fiskaltzak, bortizkeria dela kausa 173.000 hilketa erregistratu ditu. Eta atzean, gehienetan bederen, paramilitarrak eta besteak beste Uribe presidente ohiaren senitartekoak. Horretaz gain, Argentinako bi berri ekarri dizkigu gaurkoan […]

Mikel Urbeltz izan dugu gurekin. Ihauteri/ aratuste sasoiaren esannahia azaldu digu. Izenetik hasi eta izanarekin jarraituz. Ihautearen magia eta konjuroa; ihautearen errituala; zomorrotzea mozorrotuz… Halaber E. Herrian barna agertzen diren zenbait errealitate eta pertsonaia ikusarazi dizkigu eta azkenik beste erresuma batzuetakoekin alderatu. Aratustearen interpretazio eta azalpen sakona. Benetazkoa. DESKARGATU HEMEN!!!!!

Artayorran #78! Estilo guztien gainetik, denetik,botikan lez! Haragizkoa proiektuaren poesia eta musika(Omar Nabarro& Rafa Rueda, argazkian),Berri Txarrak (Singleak 1997-2007), KenZazpi  Joseba Sarrionandiaren testu batekin, Mantisa, Maixa Lizarribarren eta Goseren trikia..eta Binilo Tenpore tarterako sortzaile historiko bat: Etxahun-Iruriren  “Agur Xiberua”. Bota atxurrre! (arg:J.Barrenetxea) DESKARGATU HEMEN!!!!

EAEko Irakaskuntza publiko unibertsitario zein ez unibertsitarioan hauteskundeak egin zituzten hilaren 16an. Delegatuei dagokionez LABek irabazi ditu, eta horrekin batera EILAS eta ELA ere indartuta agertu dira, Lierni Altuna LABeko Irakaskuntzako kideak komentatu duenez. Eta horrekin batera CCOOk jasandako beherakada aipatu du. Egun Irakaskuntzan dauden arazo nagusiak eta erronkak ere […]

Pasa den astean burutu dute Arco (Arte Garaikidearen nazioarteko) azoka, Madrilgo Ifeman. Ismael Manterolaren ustez aurtengoa normalizazio urtea izan da, azken urteetako gorabeherak pasa ondoren. Hego Euskal Herritik sei galeriak parte hartu dute eta Ismaelen ustez , nahiz eta datu ofizialik ez izan, nahikotxo saldu da aurtengo azokan. DESKARGATZEKO KLIKATU […]

EHNEko kide Ainara izan dugu gurekin Bizkaian , aipatu Solidaridad Intergeneracional Elkartearekin batera burutzen ari diren ekimenen berri ematen. Landa eremuan bizi diren pertsonei begirako  harrera sozialerako programa daramate aurrera. Programaren ardatza ikastaroak dira eta aurten hiru jarri dituzte martxan: oinarrizko informatika ikastaroa; zahartze aktiborako ikastaroa eta dependentzia egoeran dauden […]

Krisialdia. Ekonomia fiktizioak pott. Estatuek horri erantzuteko egiten dutena, Espainian eta Estatu Bauetan. Tobin tasa. Etorkizunean aurrera? Fiare: bertako 4. sektorea laguntzen (ekoekazaritza, lanaren bidezko gizarteratzea-Peñascal fundazioa,…). Parte hartze zabala. Bilbon hasi eta Espainian hedatua. http://www.proyectofiare.com/default.aspx?tabid=28 Oikocredit: mundu zabalean oinarrizko proiektuak laguntzen: http://www.oikocredit.org/es/inicio. euskadi@oikocredit.org “Intzentsu usainaren” eragina norainokoa? KANTAK: – […]

Natxo Montero dantzaria izan da gaurko piperpolisen, ‘ ikuskizuna ekarri du berriz ere Bilboko la fundicion aretora. Dantza ikuskizunean; mugimendua, soinua, larruazala eta haragia elkartuz sortu du . Oholtzan Natxo Montero eta Patricia Fuentes dantzariak daude. Dantza garaikideaz hitz egin dugu eta baita Gaztedi dantza taldeaz, 60 urte bete ditu […]