Gogorra da “Top manta” edo kaleko CD saltzaileen egoera, eta horietariko batzuk espetxean daude. PSOEk emendakin bat aurkeztu berri du Zigor Kodean sartzeko: Patxi de la Fuente SOS Arrazakeriako kidearen ustez emendakin horrek ez luke inolako eraginik izango eta horrexegatik Bilboko Mbolo Moye Doole Plataformak beste emendakin bat prestatu du. […]
Fusio elkarteak antolatuta, ostiraletik igande bitartean Iralako Eskurtze parkean izango da. Juan Mari Zulaika Iralako Auzo Elkarteko kideak azaldu digunez, Urizarreko Dorretxea berreskuratu dutelako egingo dute Azoka, hainbat gune izango dituena. Hiru egunetan zehar, musika, su ikuskizunak, kalejira, herri bazkaria eta askoz gehiago izango dituzte Iralan eta bertako jendea Erdi […]
Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta hegoaldeko lau hiriburuetan datorren larunbatean egingo direnak. Krisaldian gabiltza baina handi batzuk (bankuak, transnazionalak,,,) etekin ederrak ateratzen ari diren bitartean, jende xehea gero eta estaugo dabil, Patxi Arrizabalaga ELA sindikatuko komunikazio arduradunaren ustez. Gainera, Zapatero gobernuaren azken neurriek gogortu egingo dituzte askoren lan eta bizi […]
…Jone (argazkian), Jauko Barik, Miren Aranburu,Maixa ta Ixiar, Ainhoa Gozategi…martxo ia osoa emakumeei eskaini diegu, eta honakoa hirugarren saio monografikoa duzue. Emakumeen garrantzia azpimarratu nahi dugu eta euren ahotsez gozatu; zeuek ere hala egingo duzuelakoan…. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Otsailari dagokiona eta hau ere formatu berrian dator. Ohiko atalez gain (elkarrizketa nagusia, Begoña eta euskara, Inkesta..) atal berri batzuk ditu Mahatserriko hilabetekari honek: Zabalik, Irudia edo Mendian gora. Elkarrizketa nagusia Mikel Martinez aktoreari egin diote eta kontrazalean martxan dabilen Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astea agertzen zaigu, Lur Malleak Berton […]
Pasa den otsailaren 25 Bangladesheko arropa lantegi horretan gertatu suteak 21 hildako eta 50 zauriturik utzi zituen. Gertatutakoa ez da salbuespena, herrialde horretako osasun eta segurtasun arloetako baldintza kaskarrak kontuan hartuta, Aritz Azkuek SETEMeko kideak kontatu digunez. Eta atzean, jakina, zenbait transnazional, Terranova edo H&M esaterako. SETEMetik, eta “Arropa garbia” […]
EHNE sindikatuak antolaturik hilaren 24tik 27ra bitartean baserritar gazteentzako eta baserriratu nahi duten gazteentzako jardunaldiak izango dira Durangon, Ibaizabal ikastolan. Baserrian jardungo duten prestakuntza eta trebakuntza areagotzea dute helburu jardunaldiok eta egitarau zabal bezain jakingarria eskaintzen diete arlo askotako adituen eskutik. Elkarrizketa horretan Unai Arangurenek zehatz-mehatz azaldu dizkigu egitarauaren nondik […]
Bunpada sound-ek eta EH anitzak kolektiboak, Anitzak ekimenaren batera, ‘Anitzak Hitzak’ izeneko diskoa aurkeztu digute. Asier Ercilla ( 121krew)David Nanclares ( kukuma) Asier Ercilla ( Ipuin iberiarrak) proiektu honetan batu dira harresiak eraikitzen eta susntzitzen diren garai honetan, aniztasuna ardatz duen musika eta hitzak plazaratzeko proiektuan; Anitzak Hitzak. Gurean Endika […]
Irlandar bat Euskal Herrian eta euskaldun bat Irlandan. Biak batu ditugu irratian. Irlandan eta Euskal Herrian entzun daitekeen podcast bat egin dugu. Munduan zabalduko dugun mezu bat. Gaelikoak kezkatzen gaituelako jarri gara Rith (gaelikoaren aldeko korrika Irlandan) laisterketari begira. Gaelikoaren 2.0 aroan gaudela esan dezakegu orain. Arturo Villanueva eta David […]
Datorren larunbatean, hilaren 27an, Bermeoko Kafe Antzokian egingo dutena, “Aske errugabea delako” lelopean eta Asel Aske Plataformak antolatuta. Lutxo Egiak, Plataforma horren kideak, Aselen kasuko kronologia laburra egin du, etxeko atxiloaldian dagoela gogoratuz. Kontzertuaren arrazoiak eman ondoren, larunbatean Bermeon izango direnak aipatu ditu: Ruper Ordorika, Tapia eta Leturia, Gatibu, Ken […]
