Izen handiak eduki ditugu gaurko Soinugelan, izar handi batzuei dagozkienak. Lehenbizi, “Eternas” deritzan diskoa entzuten jardun dugu, jazz musikaren emakumezko kantarien artean Dinah Washington eta Ella Fitzgerald izan ditugu. Jazzetik bluesera igaro gara beste emakume batekin, Koko Taylorrekin, hain zuzen ere; eta gero soul on-ona entzuten aritu gara Mojo aldizkariak […]
Hautsak harrotu ditu duela gutxi Bilboko Udalak iragarritako Udal ordenantza horrek, eta batez ere 16. eta 111. artikuluak. Lehengoari dagokionez, gizarte-hipokresian eta sexofobian oinarritzen dela esan du Imanol Alvarez EHGAMeko kideak: artikulu horren arabera, debekatuta dago espazio publikoetan sexu-harreman oro. Bigarrenarekin, aldiz, ideia politikoen hedapena debekatu nahi dute, askatasuna murrizten. […]
Gaurkoan, lau gai jorratu ditu Pantzoa Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Hasteko egun hauetan hegazkinekin dauden arazoak eta horri lotuta Baionako eta Hendaiako trenen langileen greba. Pasa den larunbatean Donibane-Lohizunen egindako manifestaldia ere izan du mintzagai, eta gero, Aiherra eta Antzuolaren arteko harremanak. Bukatzeko, Pantzoak gogoratu digu martxan dagoela jada Baigorriko […]
Ze esatek! taldea izan dira gurean. Hamar musikarik osatzen dute talde baina gurera Unai eta Vierbu etorri dira. Talde 2008an sortu zen donosti inguruan, diskoa grabatu berri dute eta kantu berriak aurkezten dabiltza. Ska, reggaea, zingaroa eta rock doinuak biltzen dituzte. Festa eta dantza aldarrikatzen dute euren musikarekin. Saioa deskargatzeko […]
Euskal Herria Zuzenean jaialdia aurten uztailaren 2tik 4ra izango dugu Heletan. Iaz lekuz aldatu zen EHZ, Xiberoko barnealdetik kostaldera hurbilduta baina guztiz barnealdea utzi gabe. Heletako hautua arrakastatsua suertatu zen iaz, eta aurten bigarrenez bertan izango da jaialdia. Antolaketan dabilen Izarne Molinak eman digu aurtengo programazioaren berri eta iazko esperientziaren […]
Martxoari dagokiona. Elkarrizketa nagusia Mertxe Ortegari egin diote, eta honek ” Oker erabiltzen dela biharamuneko pilula? Bai, baina abortuak ekiditen dituela” esaten du. Horrez gain Abentura eta Espeleologia Karibeko Ohianetan izeneko erreportajea, Pepe Gorriti gogoan, ohiko Inkesta, LTDren inguruko informazioa, Bertsolari Gazteen ordua eta gehiago, Lur Mallea Mahatserriko Berton aldizkariko […]
Iosu larrinaga soziologo eta EHUko kideak Islandiako sumendiak sortutako egoera jorratu digu zenbait ikuspuntu kontuan harturik. Halaber eta azaletik ez bada ere, Sanzek eta Blancok sinatutako hitzarmena edota Biologoen Elkargoak Donostia- Miarritze arteko kostaldeari buruz egin zenbait adierazpen aipatu ditu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Kultur astea hilaren 17an hasiko da Karrakirri irri emanaldiarekin. Gero Joseba Tapia, Haurren eguna, “Katalunia zuzenean” musikaldia eta hilaren 25an Nafarroaren eguna ospatuko dute Baigorrin. Egun horretan, goizeko 8etatik aurrera hainbat ekitaldi egingo dituzte, Argia Olçomendi Basaizea Kultur Elkarteko lehendakariak kontatu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Disko berriak aste honetako saioan: Governors (argazkian), Pello Ramirez, De Diego Brothers, Euskal Herria Anitzak Kolektiboa, Seiren… eta Binilo Tenpore tartean grabazio historikoa entzungo dugu, Herri Gogoa diskoetxeak 70ean ateratako Herrikoi-Musika Sorta bildumako lehen aletik “Eaurtako axuri beltza”. Zuen gustokoa izango delakoan…. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
EGKk (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) eta EHNE sindikatuak EAEko gazte baserritarren egoera sozioekonomiko “penagarria” salatu dute. Gazte horiek duten oztopo nagusienetako bat lurra da, eta segidan instalazioak eta makinaria eskuratzeko egin behar dituzten inbertsioak. Arazo gehiago badira: etxebizitza, Europako Nekazaritza Politika Bateratua, errelebu falta… Emakumearen egoera are okerragoa da: egun, nekazaritzan […]
