Marc Biosca lleidarrarekin izan gara berbetan “Haiek zergatik deitzen diote Euskal Herria eta guk Ithaka?” (Alberdania) liburuaz, Paissos Catalans eta Euskal Herriko musiken arteko lotura eta ez-loturez. J.Zabala & I.Elgezabal. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Bilboko Kafe Antzokiko kultur jardueretako antolatzaile den Mikel Urbeltz izan dugu gurekin. Martxoko lehen hamabostaldian programaturik dauden ekitaldien berri zehatzak aipatu dizkigu eta bigarren hamabostaldian egongo direnen birpasotxoa ere egin digu. Informazio gehiago www.kafeantzokia.com helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Handia dena (BPGren %167koa) eta batzuen ustez ekonomia oztopatzen duena. Luis Guridiren ustez, aipatutakoari zor pribatua gehitu behar zaio (enpresek, familiek eta bankuek dutena) eta orduan handiagoa da: BPGren %400ekoa nazioarteko aditu batzuen ustez. Zorra (edo zorrak) aurreko garaiko maileguetatik dator eta orain ordaindu behar da: hor daude, besteak beste, […]
Larunbata- igandean Usurbilen egin Herri kontsultaren inguruan jardun du Iosu Larrinaga soziologoak. Herritarren partaidetza, hautatzeko zeuden aukerak, bakoitzaren onura eta ondorioak… aztertu dizkigu Iosu lagunak. Azken minutuetan asteburuko ziklogenesia ere aipagai izan du. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aurtongo otsailaren azken asteburuan Bizkaiko EHNE sindikatuak bere VII. biltzarra egin du. Garrantzi handiko gaiak, noraezekoak eta ezinbestekoak, jorratu dituzte kogresu honetan. Eta esan beharra dago gai horien guztien azpian kezka berbera datzala, hau da, zenbateraino garen euskaldunok geure buruaren jaun eta jabe elikagaien ekoizpenari dagokionez. Izan ere, datuek gezurtatu […]
Otsailari dagokiona eta hasteko formatu eta diseinu berriak eta kolore gehiago, zenbaki biribil hori behar den bezala ospatzeko. Ruper Ordorikari egin diote elkarrizketa nagusia eta Ibaizabal itsasadarrari erreportaje zentrala. Horretaz gain, ohiko atal batzuk (Gureak kanpoan, Deustualdeko Historia…) komentatu dizkiguLur Malleak, Deustualdeko Prest aldizkariko zuzendariak. Atal berriak ere badira era […]
UEU Udako Euskal Unibertsitatea du izena, baina, egia esan, urte osoan zehar antolatzen dituzte era guztietako ikastaroak. Are gehiago, Eibarren egoitza finkoa daukatenez geroztik, Markeskoa egoitza alegia. Oraingo honetan UEUren komunikazio arduraduna den Idoia Torregarairekin mintzatu gara laster heltzekoa den udaberriari begira programatuak dituzten ikastaroen nondik norakoak ezagutze aldera. Iraupen […]
Urtebetea egin dugu! 2009ko otsailaren 19an hasi ginen eta hainbat izan dira urtean zehar egindako hankasartzeak… akatsez jositako saioa gaur, antxoak, gallitoak ,barreak, errata eskandalagarriak…eta abar! Partia egin dugu- eta gure kolaboratzaile eta lagunekin…!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aurreko ostegunean Bidebarrietako Liburutegian aurkitu dugu Angel Zelaieta hitzaldia ematen. Gaia: Gabriel Arestiren Etxea Hierro egunkarian (1962-1966), tarte horretan aipatutako kazetan Gabrielek idatzitako 24 artikuluen (kultura-, gizarte- eta politika gaiak) gaineko ikerlana aurkeztuz. Arestiren biografia idazteaz gain laguna zuen (1933-1975) eta “trumoia” zela dio Angelek. Gainera, bazuela bere izaera bereziaren […]
Euskal musikaren baratzean oso disko bitxia agertu da azken aspaldion, Barrence Whitfield amerikar musikariak eta Petti euskaldunak elkarlanean plazara atera duten diskoa, hain zuzen ere. Eta hori dela eta, gaurko saioan diskoa bera entzunarazteaz batera, Barrence Whitfielden ibilbide musikala ezagutzera eman nahi izan digu Pedro Elias Igartuak. The Savages taldearekin […]
