Lagun minak ziren Xamar eta zorigaitzez hil berria zaigun Joxe Miel Bidador. Hau da, ikertzaile bezala ez ezik, pertsona bezala ere ezin ederkiago ezagutzen zuen Xamarrek. Horretaz baliaturik, gaur goizeon egin diogun elkarrizketan Joxe Mielen hainbat alderdiri buruz jardun du gugaz: euskaltzaletasuna nondik sortu zitzaion, lehenbiziko urratsak ikerkuntza arloan, Nafarroako […]

Funky Projects-en urte batzuk eman ondoren esperimentatzeko premia handi bat sortu zaio Ixiarri eta horri ekin dio azken hilabeteetan: Pink Gorillas izena du esperimentuak eta funtsean, pertsona bakoitzak duen sormenari eta izaera berezi horri bideak irekitzean datza, prozesu osoa gozatuz. Zer zara orain? Zer izan nahi eta ahal duzu benetan? […]

Gaur… emakume ahotsak! Mauriziatik hasita,euskal kantagintzan izan diren kantari (eta musikariak!) entzungo ditugu…Sorkun (argazkian), Aiora Renteria, Amaia Zubiria, Ines Osinaga, Maialen Errotabehere….ahots ederrek inspitatuta egin dugu! Hiru saio monografiko  izango dira. J. Zabala&I. Elgezabal Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Johnny Cashen musikaren zale-zaleak gara Soinugelan eta pozarren ospatu dugu American Recordings sortaren 6. alearen argitalpena. Bospasei kanta entzun ditugu guztira hamar kanta biltzen dituen disko eder honetatik. Gehienak bertsioak diren arren, Johnnyk berak idatzitako kutsu erlijiosoko kantu bat ere entzun dugu. Elvis Costellok bere azken lanean –Secret, Profane and […]

Aste honetan Gasteizen aurkeztu dituzte. Ruben Sanchez Askapenako kidearen ustez Brigadak aukera paregabeak dira internazionalismoan murgildu nahi dutenetzat. Aurten brigadistak Europako estatuko gabeko hainbat herritara, Palestinara eta Abya Yalako (Amerika) herrialde batzuetara joango dira, formakuntza ikastaroak egin ondoren. Honen inguruko informazio gehiago askapena.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

XXI. mendeko Euskal Herriko arkitektura dugu zenbaki honetako gai nagusia. Horretaz gain, Burgos pagoaren mugan, 5 baso txiki barrutik eta Euskaldunak erromatar armadan artikuluak jorratu dituzte, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak azaldu duenez. Eta ohiko argazki ederra, Bitakora kahiera eta erraz egiteko hiru txango. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Luis Guridiren ustez egoera larrian dabiltza horietariko batzuk, eraikuntzan eta etxebizitzetan dituzten arazoak direla kausa : horrexegatik bat-egite mugimenduak. Eta arazo gehiago izango dituzte laster, etxebizitzak gaurko prezioetan baloratu beharko dituztelako. Hego Euskal Herriko (edo hobe esanda EAEko) kutxen arteko bat-egiteari buruz,  mugimendu serioak momentuz ez direla esan digu Luisek. […]

1

Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu. Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da gurean. Ordenadore bat, kamara ttiki bat […]

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen hasi zenetik ehun urtebetetzen dira aurten. Eta gaur ere, miloika emakume (eta gizon batzuk ere) aterako dira kalera: aurten, prekarietatea nabarmendu nahi dute feministek, horien ustez emakumearen aurpegia duelako horrek. Dozenaka ekitaldi egingo dira gaur Bizkaian eta Euskal Herrian, baina hilaren 10ean, asteazkenean, gaur Iruñeatik abiatutako […]

Euskal Herrian barna sakabanaturik dauden parke eolikoak izan ditu hizpide Iñaki Barzena  EHUko irakasle eta Ekologistak martxan-eko taldekideak; haizearen energia garbia baliatzeko parkeak eta egitasmoak beren alde on eta txarrekin; azken minutuetan Muskizeko Arena hondartzan ateratzen ari diren harearenak izan dezkeen eragina ere komentagai izan du Iñaki lagunak. Solasaldi hau […]