Federation X, The Jayhawks eta Anariren kantekin eman zaio hasiera gaurko saioari. Hala ere, Oihuka disketxeak atera berria duen disko batek hartu du gaurko Gaubasa saioaren zatirik handiena. Itzubaltzetako Ehiztari Beltza hirukotea; Jon abeslaria ezagutu eta laukote bihurtu zen, Ehiztari izena hartuz. Hamaika urte jotzen ibili ostean, debut lana argitaratu […]

Bada astebete ETAk su-eten iraunkorra adierazi zuela; bideoa eta komunikatua, berehala albiste bilakatu ziren Euskal Herrian bezala mundu osoan ere. Eta Internet horren lekuko paregabea izan da, eta bada oraindik be. Asteazken eguerditik, ohiko komunikabideekin batera (telebista, irratiak, egunkarien edizio elektronikoak…) blogetan, tag bilatzaileetan su-etenearen inguruko albiste, iruzkin, post eta […]

Gaurko Artekaleko Kriseiluan Ismael Manterolak Bilboko Arte Eder Museoan dagoen Herrerarengandik Velazquezenganaino. Lehen naturalismoa Sibilian izeneko erakusketa izan du aztergai. Bertan XVII. mendeko margolari ospetsu batzuen lan erlijiosoak ditugu ikusgai, Herrera zaharra, Zurbaran, Ribera eta Alonso Canorenak, Caravaggiorenak ahaztu gabe. Erakusketa honek maiatzaren 28a arte iraungo du eta asteazkenetan doako […]

Asteon klarinetea izan dugu Baskistan saioaren gidaria. Hüsnü Senlendirici turkiar klarinetejolea 1976an jaio zen musikari familia baten altzoan –aitak eta aitona biek klarinetea eta tronpeta jotzen zituzten– eta gaztetatik klarineteaz sustraidun musika jotzeari ekin zion berak. Disko ugari eman ditu argitara Laço Tayfa bere taldearekin, baina oraingo honetan bakarlari gisa […]

Astero bezala, lehen eta bigarren mailako euskal futbol taldeen emaitzak eta sailkapenak izan dituzte mintzagai Izaskun Larrabeitik eta Jose Antonio Torre Altonagak. Partida polita eta bizia gertatu zen joan den larunbat gauean Katedralean jokaturikoa, eta lortu zuten garaipenari esker, zuri-gorriak orain arte egon diren osin beltzetik irteten hasiak dira. Zoritxarrez, […]

Musika klasikoaz diharduen Zutargi artean irratsaioaren azken emanaldi honetan Espainiara jo du Ainhoa Markinezek, bertan XIX. eta XX. mendeetan gailendu ziren zenbait musikagileren obrak aurkezteko asmoz. Bi mendeok hartuta, garai ezberdinak jorratzen dira, beraz: espainiar nazionalismoa, erromantizismo osteko denbora eta inpresionismoa. Eta garai horietan izen adierazgarrienak hautatu ditu saiogileak: Isaac […]