Larunbatean S. Frantziskoko Plazan burutuko dutena, Bilbo Zaharra, S. Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen Koordinakundeak antolatuta. Seigarren edizio honetan 2.200 lagunek eman dute izena, Patxi Manrike ekitaldiaren antolatzaileak esan duenez. Arrozaz gain, festa eta aldarrikapena uztartu nahi dituzte antolatzaileek, etorkinen integrazioa lortze aldera. Goizeko hamarretan hasiko da aurtengoa eta egunean […]
Bostgarrenez, aurten ere Udako ikastaroak izango dira Eibarren, hilaren 29tik uztailaren 3a bitartean eta uztailaren 13tik 17ra. Guztira hamabost ikastaro izango dira Irati Iciar UEUko Udako Ikastaroetako arduradunak esan digunez. Bertan Bullynga, Ekonomia eta rocka, Datu espazialak, Teknologia berriak, Euskarazko masa-komunikazioaren historia, Kimika, Yoga eta beste gai batzuk jorratuko dituzte […]
Disko berri ugari gaurko saioan, Eskoziatik datorren Aidan Moffat musikariak eskaintzen dizkigu bere soinu oinarrizkoenak, Dm Stith taldeak Heavy Ghost diskoarekin euren aupegirik tragikoenarekin agertzen zaizkigu, Neil Young handiaren azken diskoa, eta Euskal Herritik Sagarroi taldearen azken diskoa Haikua, soinu akustiko eta borobilak, Mamba Beat taldearen dantza-musika, eta abar luze […]
Irudi desegokia dugu etorkinen inguruan, batez ere Afrikatik datozenen inguruan: asko direla pentsatu arren, populazioaren ehuneko txiki-txiki bat baino ez dira. Bien bitartean, Patxi de la Fuente Ellakuria Fundazioko kideak esan duenez, Mendebaldeak diru mordoa gastatazen du horiek kontrolatzen, laguntzen gastatu beharrean. Are gehiago, Afrika Iparraldean geratzen direnei oinarrizko eskubide […]
Udaberriari dagokiona: azalean eta editorialean Herriek borrokan tinko !! leloa eta borroka zein klase borrokaren inguruko zenbait hausnarketa. Horretaz gain, artikulu batzuk azpimarratu ditu Joseba Izaga Boltxe aldizkariko kideak: Nadine Acoury libaniarrari egindako elkarrizketa, Euskal Herriko aldaketa politikoari buruzkoa, nazioartean Walter Wendellinek eta Txente Rekondok idatzitakoak, edo etxera bueltatuta, Jose […]
Gaur piperpolisen musika nagusi. Lau izena jarri diote laugarren lanari Berrizko Seiurte taldekoek. Bueltan dator taldearen power pop musika. Hamaika kantu berri. Utzi gintuzen bezala bueltan datozela esaten dute, fucking times.. Jokin Elortzarekin batera disko berria ezagutu dugu. Saio deskargatzeko klikatu HEMEN.
Luis Guridik bi gai horiek jorratu ditu gaurkoan. Hasteko petrolioarena aztertu du, azken bolada hontean pixka bat igo duela azalduz. Dena den, duela urtebete zeukan preziotik urrun dago egun Brent upelarena. Bestetik elikagai batzuen (arroza, artoa, garia…) prezioen gorakada komentatu du: Luisen ustez, gorakada horretan faktore batzuk dira, espekulazioa, Afrikako […]
UEUk antolatuta, ikastaroa izango da lelo horrekin uztailaren 20an Iruñean eta hil horren 21, 22 eta 23an Lekeition, Josu Larrinagak eta Patxi Gaztelumendik kontatu digutenez. Pop hitzaren esanahia azaldu dute popularra, herritarra esan nahi duela argituz. Ikastaroan soziologoak izango dira alde batetik eta kantugileak zein musika kritikariak bestetik. Eztabaida, tallerrak […]
Abstentzioa izan da garaile pasa den igandeko hauteskundeetan eta Xabier Aierdiren ustez horrek bidea libre uzten die Europako neoliberaleei. Frantziar zein espainiar estatuetako emaitzak aztertu ondoren, Hego Euskal Herrikoak komentatu ditu Xabierrek: EAJk eta PPk behera egin dute, PSE mantendu da eta Iniziatiba Internazionalistako emaitzak azpimarratu ditu. Horrekin batera, lotsagarri […]
Agus Perezek hainbat ekitaldi izan ditu hizpide gaurkoan. Hasteko, pasa den astean Bilboko Arriagan izandako La Fura dels Bauseko “Boris Godunov” antzeslana. Gero, ACT 09 izan du mintzagai, egun Bilbon eta Barakaldon indarrean dagoena, eta bertan gazteen eskutik hainbat gauza interesgarri daudela esan digu . Asteburuan “Euskarazetamol” izango da Markinan […]
