Betiko lez, botikan lez…besteak beste Bizkaiko Trikitixa, Bat Gehio, Mal de Ojo, Küm…eta Binilo Tenpore atalean Haizearen “Oreina bila” entzungo dugu! ondopasa! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Bitxikeria batzuk ekarri ditugu gaurko saiora, hala nola Brooklinetik datorren Chicha Libre talde berezia. Perun 60ko hamarkadan modan jarri zen “chicha” izeneko soinuak berpiztu eta horiekin “Sonido amazónico” izeneko diskoa kaleratu berri dute. Baina badira beste zenbait ustekabe saio honetan, Pete Dohertyren azken diskoan biltzen diren kantu “desberdinak”, Sagarroiren sonoritate […]
Adierazpen askatasuna hitz potoloa da, berba handia. Guk aurreko asteburuan Norvegian burutu den nazioarteko foro bat aitzakitzat hartuta, bertan egondako Lutxo Egia kazetari eta idazlea gonbidatu dugu gurera. Oslon bizitakoa, hango gaiaik, nazioarteko egoera eta Euskal Pen Klubak egiten duen lana ere aipatu digu. Tartean zenbait proiektu interesgarriren berri jaso […]
Uztailaren 1ean espainiar estatuan martxan jarriko dutena. Jose Luis Segura Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketako (EKA) komunikazio arduradunak esan duenez, bezero gehienok bi aukera ditugu: ezer egin gabe Aukerako Tarifan sartu edo merkatu librera pasa. Hasteko esan behar da Espainiako Industri Ministeritzak oraindik ez dituela tarifa berriak atera, beraz ezin da […]
Datorren larunbatean, hilaren 13an burutuko dutena Igor Uriarte plataforma horren kideak kontatu digunez. Orain arte bi izan dira plataformaren norabidea zuzendu duten helburuak: batetik, kapitalismoaren erasoari aurre egitea eta bestetik, eredu horren alternatiba garatzea. Egun, Diagnosi bat hitzartu nahi dute alternatiba baten oinarria izan dadin eta horretarako ezinbestekoa ikusten dute […]
Hitzak nagusi dira Piperpolisen atal honetan. Batetik, Gotzon Barandianek Larrabetzun ospatu berri den “Literaturia”, euskarazko literatur jardunaldi arrakastatsu eta ederraren berri eman digu. Bestetik, Edorta Jimenezek datorren asteburuan Bermeon ospatuko den “Uda erotismoz beterik dator” euskal literatur erotikoaren inguruko jardunaldien berri dakar. Bukatzeko, antzerkia, ACT Jaialdiaren berri Olatz Gorrotxategiren esku. […]
Duela gutxi BBKk bi bulego ireki ditu Gipuzkoan. Kutxen artean zegoen akordioa duela urte batzuk apurtu zen Luis Guridiren ustez, eta egun Kutxak zenbait bulego ditu Nafarroan, edo Nafarroako Kutxak Bizkaian. Atzean, Luisen ustez, huts egin duen kutxen batuketa dago eta ikusi beharko da Eusko Jaurlaritzaren berriarekin zer gertataen den. […]
Ekainaren lehen igandeko Nora aldizkariak « Itsasertza belaontzian » du erreportai nagusia eta horri lotuta Jon Maiak idatzitako Bitakora kaiera, Hektor Ortega Norako erredakzio-buruak kontatu digunez. Horrezaz gain, Euskara bidaide atalean Donostiako lehen ikastola izan dute hizpide. Gero, « Zuberoako hiru zeinutegiko (kanpandorre) elizak » eta «Benetako basoak » agertzen […]
Garoñako zentral nuklearrarekin hasi da Iñaki Barcena, pasa den asteburuan Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zentralari beste 10 urteko baimena eman ziola aztertuz. Orain, Zapateroren gobernuaren teilatuan dago erabakia baina afera ez dago batere garbi alderdi horretan. Bide batez, Iñakik Garoñak jasandako istripuak azpimarratu ditu, Gasteiztik edo Bilbotik oso gertu dugula […]
Bozketak atzo hasi ziren Herbereetan eta Erresuma Batuan, gaur eta bihar izango dira Txekian, Italian.. eta igandean, besteak beste, Euskal Herrian. Xabier Aierdiren ustez logika batzuek talka egiten dute hauetan, estatalak eta europarrak, eta hauteskundeek atentzio txikia piztu dute gurengan: seguraski, abstentzioa oso altua izango da. Europa, Xabierrek dioen bezala, […]
