Jakina da gazteek eta ez hain gazteek asko erabiltzen dituztela teknologia berriak, aisialdirako eta sexu aholkuak lortzeko ere. Hasieran posta elektronikoa zen erabiliena, egun Messenger, Facebook edo Twentyk haren lekua hartu dutela. Igor Erauzkin sexologoak helbide bat eman du, irrati honetako entzuleek galderak, kezkak etab, plazaratzeko: hurrengo irratsaioan Igorrek heldutakoak […]

Aspaldiko partez, uda bitartean izan dugula, berriro zabaldu dugu Pedro elias Igartuaren Soinugela. Udan pilatutako hautsak astindu eta zain geneukan musika entzuteari ekin diogu berriz ere. Saioak bi zati izan ditu. Alde batetik, hasierako orduan honako musikariak entzun ditugu: The Jayhawks “Music From The North Country” bildumatik, Roy Loney eta […]

Euskal Herriko “Erromaniko erotikoa” landu du urriari dagokion Nora aldizkariak. Horrekin batera, eta ohiko ataletan, “Bost deiadar mendiak”, XVI. mendeko Urtubiko andere espioia, “Gipuzkoako pintxoak” edo hiru txango egiteko azalpenak, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredakzio-buruak komentatu duenez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Irailari dagokiona eta bertan ohiko atalez gain (Monografikoa, Gurera etorriak, Inkesta, Behin batean…) Joseba Solozabal Aste Nagusiko pregoilariari egindako elkarrizketa azpimarratu du Lur Mallea Prest hilabetekariko zuzendariak. Bestetik, Deustualdeko arraunlariak, antenak,  Loan taldea edo Aritz Benigno idazle gaztea ere kontuan hartu ditu Lurrek. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN:

Ostegun honetan hasi da ofizialki Jet Lag Bio 09, gazteei zuzendutako hainbat ekitaldiz beteriko jaialdia. Graffitiak, kontzertuak, argazki lehiaketa eta gehiago izango dira egun hauetan Bilboko zenbait lekutan, Pedro Ormazabal Jet Lag Bio 09ko Programazio arduradunak kontatu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Krisian hasi ginen ikasturtea eta krisian jarraitzen dugu: Luis Guridiren ustez, krisia aztertzerakoan lau atal desberdindu behar dira: aldaketak, eraginak, proposamenak eta ondoriok. Luisen ustez, orain arte ez dute ondo aztertu krisia, beraz ez da erraza  izango konponbideak ondo bideratzea. Gurera etorriak, krisian jarraitzen dugu eta zaila da esatea urte […]

UEUko Udako Ikastaroak Baionako IUT Unibertsitatean ibili dira aste honeta. Bertan bost ikastaro jorratu dituzte: Euskal mitologia eta Ipuinak, Kantuak, Pedagogia libertaria, Idazketaren psikologia eta pedagogia, eta Euskara lan munduan. Horietaz gain Giza Eskubideen Europako Auzitegiari buruzko mintegia ere burutu dute. Ondoren, aste honetan egindako bost elkarrizketak dituzu eskuragai. Astelehena: […]