Gaurko saioan, Josetxo Goia-Aribe eta Sei Urteren lan berriak,beste askoren artean, eta Binilo Tenpore tartean 8Oko hamarkada gogoratuko dugu: M-ak ! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Aurreko saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Olatz Zubietak bost urte inguru darama beste kide batzuekin Bilbon, komunitate mailako prozesu zuzentzaileak (procesos correctores comunitarios) metodologiaren bidez lan egiten gizarte hezitzaile gisa. Bilboko udaleko eskola-osasun zerbitzuak urteak daramatza ere horretan eta haien bidez ezagutu zuenean lan-metodo hori Madrilera jo zuen Myrta Cuccoren eskutik trebatzera. Handik bueltan Marie Langer […]
Ry Cooder-ekin 7 saio egon ondoren nobedadeekin dator Soinugela. Neil Young-en Donostiako kontzertuaz hitzegin digu Pedrok, bere azken diska “Fork In The Road” entzun dugularik. Entzun dugu ere Bob Dylan-en azken diska, “Together Through Life” eta baita Dylan-ek egiten duen irratsaioaren zati batzuk. Ezin ahaztu Jimmy Bidaurreta, Xabi San Sebastian […]
Zazpi saio egin ditugu Ry Cooder-en musika entzuten eta aztertzen Soinugelan. Kronologikoki jarraitu dugu bere ibilbidea eta bere diskoez aparte Rolling Stones, Taj Mahal, Randy Newman, John Hiatt eta abarrekin egin zituen kolaborazio ugariak entzuteko parada ere izan dugu. Baita egin dituen soinu banda ugariak ere: “Paris, Texas”, “Performance”, “Alamo […]
Lelo horrekin, hilaren 6an larunbatean abortuaren aldeko manifestazio burutuko dute Bilbon, Euskal Herri osoko 27 taldek deituta eta hainbat mediku, erizain, profesional, sindikatu eta herri mugimendutako atxikimenduarekin. Marije Etxebarria Bizkaiko Emakumeen Asanbladako kideak kontatu digunez, historikoa da aske eta doan abortatzeko eskubidearen aldarrikapena. Espainiako gobernuak Abortuaren inguruko legearen erreformaren aurrean […]
Hamazazpi ekitaldi izango dira hil honetan, Mikel Urbeltz Programazioko kideak kontatu digunez. Lehen astean bi antzeslan (Euskarazetamol antzeslana aipatu behar bereziki), kontzertu bat (Turtle Island eta Esne Beltza) eta Udaberri jaia izango dira. Datorren astean, aldiz, ACT 2009k bost ekitaldi izango ditu. Hirugarren astean denetarik izango dugu: jaia, zinema (Itsasoaren […]
Maiatzari dagokiona eta azalean Mikel Losada aktorea agertzen da, elkarrizketa nagusia berari egin diotelako. Lur Mallea Mahatserriko Berton hilabetekariko zuzendariak ohiko atalak ere komentu ditu: Begoña eta euskerea, inkesta.. Gero, Santutxuko Lakomi Gaztetxearen 1. urtebetetzea eta Mahatserriko euskara datuen inguruko artikulu berezia etorri dira: jende gehiagok egiten du baina erabilera […]
Pantxoa Irigarai Irulegiko Irratiko esataria astelehen honetan Errobi ibaian agertutako gorpuaren inguruko gaiarekin hasi da gaurko kronikan eta horri buruz zuhurtzia eskatu du. Gero, hautsak harrotu dituen beste gai bat komentatu du, Alliot-Marie Frantziako ministroak esandakoa: Hendaia eta Baionaren arteko AHTren lanak ez direla egingo. Europako Hauteskundeak ere izan ditu […]
Hilaren 5, 6 eta 7an Larrabetzun burutuko dutena, Literatur Eskolak antolatuta, herri horretako hainbat eragile eta elkarteren laguntzarekin. Patxi Gaztelumendik datorren asteburukoa azoka berezia eta gehiago izango dela azpimarratu du, euskaraz idatzitako liburuena. Bertan, azokaz gain, errezitaldiak, liburuen aurkezpenak, antzerkia, musika, blogak eta letrak, umeentzako ekitaldi propioak.. Honen inguruko informazioa […]
Erraldoia den General Motors multinazionalak porrot egin du eta zor handia dauka: aurrera egiteko, Luis Guridik kontatu digunez, langile asko kaleratu, 14 lantegi itxi eta AEBetako gobernuari diru laguntza publiko handia eskatuko dio. Luisen ustez, azken hori de facto nazionalizatzea da, nahiz eta hitz hori ez erabili. Horrekin batera, duela […]
