Soinugelak irauten dituen bi orduetatik erdia Hank Williams handiarekin egin dogu, bere “The Unreleased Recordings” bilduma entzuten. Hank Williams-ek irratsaio bat egiten zuen egunero, baina 1951an hainbeste kontzertu ematen zituen, grabatu egin behar zuela. Grabazio hauek  biltzen ditu “The Unreleased Recordings” diska hirukoitzak. Honetaz aparte Neil Young, Hertzainak, Teddy Thompson… […]

Asteburuan hilaren 3tik 5a bitartean izango da aurtengoa Nafarroa Behereko Heletan. Arrosa eta Zuberoatik pasa ondoren inoiz baino egitarau potoloena prestatu dute Eneko Gorrik Euskal Herria Zuzenenan festibalako antolatzaileak esan digunez: musika, animazioak, dantza, herri-bazkaria, merkatua, pilota partida, haurren xokoa… Izen propioak aipatu behar baditugu ezinbestekoak dira, besteak beste, Manu […]

Gaur ere bi Alarde izan dira Irunen, Bilgune Feministako Izaskun Guarrotxenak kontatu duenez. Tradizionalean emakumeek solik kantinera bezala desfilatzen dute; Mistoan, aldiz, soldadu papera ere betetzen dute. Izaskunen ustez Mistoa indartzen ari bada ere, bide luzea geratzen da benetako parekotasunera heltzeko. Eta gakoa, besteak beste, Irungo eta Gipuzkoako erakunde publiko […]

Gaurko lehenengo minutuetan poesia izan dugu hizpide. Juanra Madariaga gonbidatu dugu gurera bere azken poema liburuaren inguruan berba egiteko ‘Eroriaren logika’, susa argitaletxeak plazaratu berri du. Folk erradikala aldarrikatu du Bizardunak taldeak lehen diskoan. Hainbat taldetan aritutako bederatzi musikari batu eta Bizardunak taldea sortu dute. Festa eta poza aldarrikatu nahi […]

Ekainari dagokiona eta betiko moduan kolore bitxiak azalean eta 36 orrialde informazioez beteta.Atal klasikoetan Gurera etorriak, Inkesta edo Deustuko historia (antzinako emakume izen euskaldunak) komentatu ditu Lur Malleak Deustualdeko Prest hilabetekariko zuzendariak. Monografikoa museo txikiei dedikatu diete eta elkarrizketa nagusia David Gonzalez Berri Txarrak taldeko baxulari berriari egin diote. Deustuko […]

Bizkaiko Foru Aldundiak azken bolada honetan bultzatutako egitasmoa batek baino gehiago jarri du zalantzan, Josu Larrinagak komentatu duenaren arabera. Bere ustez, Aldundiko egitasmoa  gertatutako eboluzio elektoralean datza eta ematen du ez duela kontutan hartzen Urdaibai Bioesferaren erreserba dela. Dauden museoak hobeto kudeatzearen ordez beste negozio berri bat ireki nahi dute, […]

Krisiarekin hasi da Xabier Aierdi: krisia latza da eta aukera ere itun soziala lortzeko, mugituz gero jakina frantziar estatuan egiten ari diren bezala. Obamak sortutako espektatibak ere izan ditu aztergai: aldaketa handirik ez momentuz eta borroka nahi duenaren eta ahal duenaren artean. Europari buruz, ahulezia azpimarratu du Xabierrek, ekonomikoki indartsu […]

Rekalde aretoan “70.eko Laborategiak” erakusketarekin hasi du Ismael Manterolak. Bertan denetarik dago eta besteak beste Oteiza, Balerdi edo Morquillasen lanak, edo Mari Jaia, muntai berezia eta dokumentazio askorekin: ez da erraza ikusteko, eta lasai hartu nahi izanez gero egun batzuk behar dira horretarako. Arte Eder Museoan, aldiz, Joaquim Mirren Antologikoa […]