Pedro Elias Igartua musika kritikariak segimendu zehatza egin du hasieratik Bilboko Kafe Antzokiaren ibilbide musikalaz. Makina bat kronika eta artikulu idatziak ditu bertan ikusitako kontzertuen gainean eta makina bat informazio batuak ditu beraietan. Gainera, urteak dira Pedro Elias Igartuak Kafe Antzokiari zeharo lotuta dagoen Bilbo Hiria irratian Soinugela izeneko musika […]
Bilbo Hiria irratiaren Ibaizabal magazinean, Kafe Antzokiaren itxiera dela eta, Euskal Herriko eta atzerriko kulturgileek agertu duten atxikimendua hartu dute hizpide. Hango eta hemengo 400 kulturgile baino gehiago azaldu dira Kafe Antzokiaren alde. Tarte hau bere atxikimendua agertu duen Amparo Sanchezen Amparanoia taldearen kantu batez apaindua dago. Atxikimendu hau deskargatzekop […]
Kanpaina ofiziala datorren astean hasiko den arren, aspalditik daudela kanpainan esan digu Xabier Aierdik. Martxoaren 1ean, hainbat alderdik hartuko dute parte horietan, eta ikuskizun dago nork irabaziko duen, EAJk saltzen duen Ibarretxeren kudeaketak edo PSEko “aldaketak”. Bien bitartean, Alderdien legea profitatuz, Ezker Abertzaleak oso zail izango du parte hartzea. Bukatzeko, […]
Datorren astean S. Balentin eguna ospatuko dela aprobetxatuz, Igor Eruzkin Biko aroko sexologoak horren atzean diren zenbait gai aztertu ditu. Hasteko, egun “berezi” horren historia kontatu du; gero, egun publizitateak duen eragina, eta bukatzeko maitasuna eta maitemina izan ditu aztergai. Bertan, besteak beste, “laranja erdiaren bila” delako mitoaz mintzo da […]
Amerikanoa izena duen musikarekin ibiliko gara gora eta behera saio honetan, Rafa Ruedaren azken diskoa lehenbizi, Zuhaitz okerretan gora noa, pop dotorea eta melodia ederrak egiten dakien musikaria dela erakusten digu, Markos Untzeta, aspaldi bere berri izan ez dugun arren, Zenbat Euri bezalako diskoak gogoan, bere musika entzuteko tarte bat […]
AnHitz izan da gurean. Neska euskaldun baten ahotsarekin, euskaraz mintzo den zientzia eta teknologiari buruzko errobota da Anhitz. Oso interesgarria iruditzen zitzaigun gaurko saioa, eta Igor Leturiaren laguntzagaz (Elhuyar i+g) , oso elkarrizketa interesgarria egin dugulakoan gaude. Twitter eta facebook bidez ere jarraipena izan du gaurkoak, eta alde horretatik oso […]
Aste honetan Bob Marley & The Wailers izan ditugu mintzagai. Baina ez ditugu eurek idatzitako abestiak entzun, egiten zituzten bertsioak baizik. Peter Tosh, Bunny Wailer Eta Bob Marleyren ahotsak entzun ditugu, bai, baina Curtis Mayfield, Bob Dylan, Richie Havens, Nina Simone eta beste askoren abestiak abesten. Bestalde, “Kingstonetik Euskal Herrira” […]
Zinegoak, Bilboko Gay-Lesbo-Trans 6. Nazioarteko Zinemaldia pasa den ostiralean hasi zen Bilboko Arriagan “Ander” filmarekin, Karmele Merino Zinegoakeko zuzendari laguntzaileak gaur kontatu digunez. Aurten, iaz izan zuen publikoaren arteko arrakasta errepikatu nahi dute eta horretarako hainbat laburmetrai, luzemetrai, dokumental eta hiru sekzio berezi ikusgai dira egun hauetan, besteak beste, Bilborocken, […]
Gaur piperpolisen Willis Drumond taldearen doinuak izan ditugu entzungai. Bi urte pasatu dira Anthology lehen diskoa kaleratu zutenetik. Oraingoan taldearen izena baino ez da agertzen diskoaren azal gorrian. Bi urte hauetan ehunka kontzertu eman dituzte. Euren ibilbidea beraiken batera ezagutuko dugu, urte bi hauetan taldearen ibilbidea eta bilakaera, eskaini duten […]
“Basamortuko bizitza” leloarekin atzo (hilak 1) agertu zen (Bilboko leku batzuetan izan ezik) Nora aldizkariaren 13. zenbakia. Barruan, Bardeei hamabi orrialde eskaintzen dizkiete, basamortuko bizitza anitza agerian utziz. Honi lotuta Sustrai Colinaren “Bitakora Kahiera” aipatu behar dugu. Horietaz gain, Trebiñu, Oiartzungo Lubaki eremua edo Bilboko kode genetikoa (denda errotuluak) artikulu […]
