Aurten korrika hamabost ospatu behar da eta ohi den bezala aurretik korrika kulturala izango da euskal herriko txoko askotan. Hamaika ikuskizun estrenatuko dira korrika kulturalaren barnean. Ongi etorri euskaraz bizi nahi duen herrira da aurtengo leleoa. Igor Elordik kontatu dizkigu kultur biraren nondik norakoak. Korrika kanta aurkeztu dugu ere, aurten […]

Pasa den asteko ostiral eta larunbatean Bilborocken burututakoak, Topaguneak antolatuta “Euskara elkarteak, sormenez ekin” lelopean. Hauxe izan da Patxi Gaztelumendik gaurko “Bide gorritik” atalean jorratu duen gaia. Jardunaldietan euskara, elkarteak eta sormena aztertu dituzte hainbat lagunek, gizarte mugimendu, sortzaileen bilgune eta kultur sorkuntzaren eragile modura. Bertan bildutakoak pozik atera dira […]

Sarayaku herria Ekuadorreko Amazonian bizi da eta azken urteetan arazo larriak ditu hainbat petrolio-enpresekin, Martin Mantxo Ekologistak Martxan taldeko kideak azaldu duenez. Arazo bera Ekuadorren eta Hegoameriketako edo Afrikako leku batzuetan gertatzen ari da azken hamarkadetan. Gaur, honi buruzko hitzaldia eta filma izango dira Bilboko Ekoetxean eta bertan Melania Santí […]

1

Egunotan Bilbo Hiria irrratiaren webgunea eraberritzen ibili gara. Instalazioa eguneratu eta itxura berria ezartzeaz gain, Zabaldu, Aupatu, bildu.net eta bestelako markagailuetarako loturak ezarri ditugu. Creative Commons lizentzia ere ezarri dugu webgunean eta, horren ondorioz, gure edukiak kopiatzeko baimena duzue. Gure testuak eta irratsaioak zure irratian edo zure webgunean erabiltzeko libre […]

Zer dira agro-erregaiak? Zergati ez dute bio-erregaiak esaten? Galdera hauei erantzuna eman die Xabier Abian Ekologistak Martxan taldeko kideak. Artoa, soja edo erremolatxatik ateratako erregaiek 3 ondorio latz sortu dituzte 3. munduan: elikagaien prezioek izugarri egin dute gora; horren ondorioz gosea dexente zabaldu da munduan; eta erregai horiek lortzeko munduko […]

Kultur-artekotasuna eta migrazioak dira LIB-Litterae Mundi liburu-dendaren gai bereziak. Liburu-denda hutsa baino, irakurketa eta kultura zabaltzen lagundu nahiak bultzatuta ekin zioten berak eta Teresak, nork bere aldetik, proiektu banari eta denboraz jabetu ziren elkar-lanean gehiago egingo zutela. Maiatzaren 2ko kalean dute euren txokoa, baina ahal denero, bertatik ateratzen dira eurena […]

Obamaren gobernuaren lehenengo egunekin hasi baino lehen Bushi eman dio tartetxo bat Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoak. Gero, Obamaren izendapenak, hartutako neurriak, erronka nagusiak eta Fidel Castrok horren inguruan egindako adierazpenak izan ditu aztergai. Xabierren ustez ezin dugu aldaketa handiirik espero, kontuan hartuta Obamak berak duela egun gutxi esandakoa: […]

Azken urteetan behin baino gehiagotan izan dugu Argentinako herri mugimenduen berri: piketeroena, langileena, herri asanbladena…. Azken hiletan, aldiz, gero eta berri gutxiago entzun ditugu, aipatu mugimendua dexente ahuldu delako. Honen arrazoiak, estatuaren eragina, indigenarren borrokak, gaurko egoera eta beste batzuk kontatu dizkugu gaurkoan Alvaro Hilario kazetariak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]