Ia ehun urte dituen eskola horretan zenbait aldaketa izan dira ikasturte honetan, Iñaki Peña Gurasoen elkarteko bozeramaileak kontatu duenez. Gogoratu duela gutxi arte Mugika A ereduko gotorlekua zela baina pasa den urrian 20 bat ume hasi ziren D ereduan. Gurasoak pozik zeuden aukerarekin baina hasieratik erreforma batzuk eskatu dituzte eraikina […]

Gogoratu urtarrilaren amaieran gazte batek (lagun baten laguntzarekin) gurasoen etxera sartu ondoren gurasoak jipoitu eta erietxera bidali zituela. Kasua, Xabier Aierdiren ustez ez da isolatua, eta atzean dagoena aztertu du: azken 40 urteetan indibidua sortu da, tentsioez josita eta gizarte baten aldaketaren atarian gaude. Indibidualizazio prozesu honetan hainbat faktore dira, […]

1

1989ko otsailaren 20an espainiar estatuko 57 lagunek agerpen publikoa egin zuten eta horietariko 11 kartzelaratu zituzten. Intsumisioaren historia, aldiz, lehenago hasi zen, 70eko hamarkadan Jose Inazio Royo KEMeko (Kontzientzia Eragozpen Mugimendua) kideak kontatu digunez. Azken hamarkadetako historia aipatzeaz gain, egun Armada indarrean dagoela eta horri lotutako armagintza ere aipatu du, […]

FOSDEM Europa mailako software libre garatzaileen topaketa izan da asteburuan Bruselan. Euskaldunak ere izan dira bertan, Librezaleko kideak, eta bertako berri emanez hasi dugu gaurko irratsaioa, wifi konexioa eskuratu ostean. izan da gurean. Saioaren bigarren zatian Iñaki Goirizelaia elkarrizketatu dugu. Telematika ingeniaria eta EHUko errektorea be bada Goirizelaia. Baina guk […]

Bilboko udalak ezarritako hilabeteko zigorra bete ondoren, bere ateak ireki ditu gaur Kafe Antzokiak, arazo nagusia (edukierarena) konpondu gabe dagoela. Bide batez, Kafe Antzokiko arduradunek prentsaurrekoa eman dute, hedabide askoren aurrean. Bertan lau gai jorratu dituzte: segurtasuna, itxieraren ondorioak, elkartasunaren uholdea eta etorkizun hurbila. Eskegita dagoen dokumentuan prentsaurreko guztia dago […]

Urtarrilari dagokiona komentatu du Lur Malleak, Berton aldizkariko zuzendariak. Elkarrizketa nagusia Ana Eizagirre EHIGEko koordinatzaileari egin diote. Horretaz gain, Sei izar izenarekin bi gai aipatu ditu: Santutxuko herri krosa eta mendi irteera bat, duela 14 urte mendian hildako 6 gazte santutxuarrentzako omenaldi gisa egindakoa. Historian, Maria Cristina erreginak Bilbora egindako […]

Gaurkoan bi gonbidatu izan ditugu Oroimenaren historikoa lantzeko asmoz. Hasteko, Haize Goikoetxeak urte ta erdi zuen GALek Mikel Goikoetxea (bere aita) hil zutenean Donibane Lohizunen. Nerabean hasi zen Haize galdezka, barruraino sartuta zeukan mina azaleratzeko. Duela zenbait hile Josu Martinez lagunari Mikel Goikoetxearen bizitzari buruzko dokumentazioa biltzea proposatu zion: eta […]