yes we kan esanez abiatu dugu gaurko saioa. Beltzen doinuak sintoniaren ostean, Maialen Errotaberek eztiki, Guantamera gero, munduan espetxe bat gitxiago egongo den esperantzan. Yes we can. Zaindu maite duzun hori, Kafe Antzokia. Zenbat Gara elkarteko Xabierrek etorkizun iluna margotu dugu. Kafe Antzokia itxi egingo da, baldin eta Bilboko udalak […]
Hebentik eta Uhartean antzerki taldeek datorren ostiralean, hilaren 23an, estrainatuko dute Fernando Arrabalen “Gernika” antzeslana, euskaraz lehen aldiz. Eskenatokian hainbat pertsonai agertuko dira, 1937ko apirilaren 26 hartan Gernikan jasandako bonbardaketa oinarria dutela: Lira, Pantxo, militar bat, idazle bat eta perkusio jole batek hegazkin bonbardagileen rola beteko du. Obra egiterakoan, espazio […]
Egia al da “X” garbigarriak tomatezko orbanak kentzen dituela ur hotzeko garbiketan? Futbolari horrek benetan jaten al ditu egunero natilla horiek? Holako mila galdera egin ahal ditugu, eguneroko prentsa, irrati eta telebisteen iragarki bonbardaketaren aurrean eta honetaz hitz egin du gaurkoan Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak. Espainiar estatu mailan […]
Eguberri garaia bildotsaren komertzializaziorako garai ona da, baina urtarrila iristearekin batera zailagoa izaten da produktu honen salmenta. Mikel Kormenzana EHNEko kidearen ustez onartezina da momentu honetan, besteak beste Gurokela egiten ari dena: Durangoko Errialde Hiltegiak artzanei Bizkaiko Bildotsagatik kiloko 6´46 euro ordaintzen dienean, Gurokela euro bat gutxiago eskaintzen ari da. […]
Durangoko Geroa teatroak 30 urte bete ditu. Gaurkoan gogora ekarri dirugu Geroaren lehenengo urteak Eva Cortijo taldekidearekin. Egunotan San Agustin aretoak erakusketa eta omenaldia antolatu du eta durangon. Bestetik rapa izan dugu mintzagai El Shintoma Bilboko raperoarekin. Raperoen norgeigatan parte hartzen dau eta lehiaketen nondik norakoak kontatu dizkigu. Taldekiden musika […]
Horixe izan da Patxi Gaztelumendik gaurko “Bide gorritik” atalean jorratu duen gaia. Hiru kazetari esanguratsu eta 600 bat lagun izan ziren Donostiako Kursaalen pasa den larunbatean eta elkarrizketa luzeari erantzun zion Otegik hainbat gai ukituz: egoera politikoa, Bloke bat sortu beharra, estatuaren aurkako borroka politikoa, hauteskundeak, presoak, krisia, Gaza, Obama […]
Pasa den larunbatean Urbinan AHTgelditu Elkarlanek deituta burutu zen elkarretaratzean milaka lagunek hartu zuten parte, baina lanen eremuan ehunka pertsonek egin nahi izan zuten okupazio sinbolikoak Etzaintzaren erantzun bortitza eta neurrigabekoa eragin zuen: 8 lagun atxilotuta, dozenaka zaurituta, ehunka identifikatuta… Iñaki Barcena EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kideak azaldu […]
Udatik hona hainbat gauza gertatu dira Abiadura Handiko trenaren inguruan eta horietariko batzuk aipatu ditu Mila Elortza AHTgelditu Elkarlanako kideak. Leku batzuetan (Goierrin edo Galdakaon) lanak hasi direla, tren horren aurkako mugimendua kriminalizatzeko saiakerak eta batez ere eztabaida sozialik ez dutela ireki aipatu ditu Milak. Inazio Uriaren hilketak barruko eztabaida […]
Batez ere pelotari buruz berba egiteko asmoz ekarri dugu Josu Bilbo Hiria Irratira, eta ordu erdi luze eman dugu, konturatu barik, DEIAn idazten duen zutabetik hasi eta politika gaira lerratuz. Euskaraz idazten du egunkari horretan astean behin eta bertan izan daitekeen askatasunik zabalena omen du. Berak hori baliatzen du eta […]
Gaurkoan, Bilboko Kafe Antzokian ibilitako talde eta abeslari batzuen 23 kanta eskaini dizkigu Pedro Elias Igartua musika kritikariak. Tapia eta Leturiarekin hasi da Pedro, Sean Keane kantari irlandarrarekin bukatuz. Tartean, besteak beste hemengo Anje Duhalde, Txuma-Rafa-Petti, 7 Eskale, Fermin Muguruza edo Ruper eta Mugalaris; kanpotik etorritakoen artean Los Coronas, Martin […]
