Kirolaren lubakitik beste bala bat jaurti dugu, zehatza. Euskal Kirol Komunitateak izan ditugu ardatz: Txirrindularitzaren helduleku den TROPELA elkartea ekarri digu Egoitz Lizasok; Futbol amerikarraren NFL EUSKARAZ komunitatea izan du ahotan Jon Iriondok eta, bestelako futboletan, Jon Aizpuruak auzolanean sortu berri duten HARMAILA ekimena zabaldu digu
+ Musika, berba librea, Jon Garate eta iker Gurrutxaga aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren agurrak…
Goroldiok lore batzuk oparitu dizkie Kiskur eta Txipiri. Ilusio itzela egin die. Sorpresa zoragarri honen ostean, ideia polit bat okurritu zaie gure iratxoei: mezu maitagarri batzuk ezkutatzea pertsonak topatzean pozik eta maitatuak sentitzeko. Animatzen zarete erronka honetan parte hartzeko? https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260530_gaurezdagoeskolarik_mezu_politak.mp3 Deskargatu hemen.