Azaroaren 2an, larunbata, Bilborocken ospatuko den Bazter Festen bosgarren edizioan Ziztada, Eskarnia, JazzWoman eta Shadia Mansour artistak izango dira taula gainean. La Basu eskina feminina kolektiboko kideak ekarri dizkigu jailadiaren nondik norakoak. Emakumeek hip hop eta rap kulturan egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea helburu, sortu zen Bazter Fest 2015. urtean.
Gai-jartzailerik gabeko saioak izan ditugu gaurkoan entzungai. Domekan zein astelehenean, Mungian eta Gernikan hurrenez hurren izandako bertso-saioetako alerik preziatuenak, aukeraketa diktatorialean. Domekan, eta Mungiako Lore Jokoetan izan zen balkoitik balkoira saioan, kantuan izan ziren Sustrai Colina eta Jone Larrinaga; astelehenarekin batera, berriz, Gernikako urriko akabuko astelehenaren aitzakian bildu ziren Onintza […]