Euskaltzaletasuna eta feminismoa ikastaroaren azken saioa izan dugu. Amelia Barquín Filologia Hispanikoan doktorea. HUHEZIko irakaslea da. Euskara ez sexistarako bidea izan da Ameliaren gaia. Hizkuntzak ez du behartzen, egoki adierazteko baliabideak eskaintzen ditu. Aukeraketa hiztunak egiten du. Hitzaldiko gakoak ekartzeaz gain bere blogean irakurritako gaien inguruan aritu gara. Kinka, zapia […]

En aquest De mica en mica, en Josep ens acosta els Almogàvers, una comunitat exterior de fa uns segles, l’Albae ens explica la llegenda del ramat encantat i la Jorja ens porta a en James Joyce al racó de les lletres. https://bilbohiria.com/docs2/2019/demicaenmica/190418-demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Gaurko saioan Josepek Almogavarrak ekarri dizkigu […]

Gaurkoan “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari” antzezlana izan dugu hizpide. Pabilioi 6 aretoko talde gazteak taularatu du eta ostiralean euskaraz ikusteko aukera izango da. Ana Garcia bilbotarra hilik eta bortxatua agertu da Vinaroseko  zabortegi batean. Bertan ematen zituen oporrak, eta kuadrillako lagunek beren buruari galdetzen diote merezi ote duen […]

DEUS EZ Eibar eta Azkoitia artean 2016an sortutako rock  taldeak bere bigarren diskoa kaleratu du aste honetan, Sherpak izena jarri diote eta 10 kantuz osatuta dago. Aurkezpenean murgilduta dabiltza Eric, Alex eta Koldo, gurean izan ditugu. Hainbat taldetan jo izan duten musikari esperimentatuak dira. 2017an euren lehen diskoa atera zutenetik, […]

Kapitala ala bizitza, hori da Komite Internazionalistak antolatutako jardunaldien lelo nagusia, bizitza erdigunean jarri nahi dutelako. Astelehenetik ostiralera,  arratsaldeko 19:00etan hitzaldiak izango dira Zirika gunean. Gaur Júlia Martí  izango da OMALeko kideak multinazionalen azpijokoez hitz egingo du. Lars Wehring konputazio kuantikoaren arloko ikertzailea, zientzialaria eta adimen artifizialaren aukeren eta arriskuen […]

Aste honetan birpasatu ditugu Huawei eta AEB-ko gobernuaren arteko gatazkak eman dizkigun berri guztiak, bere esanahiak aztertu ditugu eta erabiltzaileak jasoko dituen ondorioak azaltzen saiatu gara. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean277.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko bertsioa saioan Ewan MacColl kantariaren Dirty Old Town kantua hautatu du Rafa Ruedak. Ewan MacColl, jaiotzez izenez James Henry Miller ingeles folk abeslari, kantautore, komunista, sindikalista, antzerkigile eta antzezlan ekoizlea izan zen. Kirsty MacColl abeslari eta kantautorearen aita izan zen. Mundu anglosaxoian aski ospetsua den Dirty Old Town abestiaren […]

Maiatzaren 29tik ekainaren 1era arte garatuko da aurtengo ACT, Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia. Aurtengoa XVI. edizioa izango da eta, arriskua ardatz hartuta, 22 lan eszeniko eskainiko ditu ohiko agertokietan: Kafe Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldo Antzokia, Bizkaiko Antzerki Ikastegia eta aurrenekoz, Bagatzako Zirkodromoan. Olatz Gorrotxategik ekarri dizkigu ACT jaialdiaren xehetasunak. […]

Transfobia eta Bifobiaren aurkako eguna izan da maiatzaren 17a, aldarrikapen eguna munduko txoko ugaritan. Gurean, mobilizazioetatik harago, datuak ere ezagutu ditugu. LGBTIfobiari lotutako eraso eta gorroto delituek ez dute etenik. Amaia Urrejola sexologoarekin aztertu dugu gaia. Aske maitatu nahi dutenen borrokak ere ez du etenik, Gorroto delituak dira LGTBI fobiak, […]