ZIENTZIALARI: Mendiko artzaintza galtzearen ondorioak (Iñaki Odriozola)

Artzaintza Euskal Herriko langintza zaharrenetariko bat dugu, zalantzarik gabe, eta arlo ekologiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean egundoko garrantzia izan du gizaldiz gizaldi. Dena den, bistan denez, mendiko artzaintza azken aspaldion gainbehera dator, horrek aipatu diren arloetan izan ditzakeen ondorio txar guztiekin. Zenbait ikertzailek, tartean Iñaki Odriozola gure gaurko gonbidatua dagoela, artzaintza galtzeak arlo askotan ekar ditzakeen kalteak aztertzen dihardute. Horixe da, hain zuzen, Iñaki Odriozola ikertzaileak gaurko saioan erabiliko duen gaia. (Argazkia: Casa Rural Lazkano).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sos Bilbao elkartearen bitartez txakurrak adoptatzeko aukera

ol. Mar 2 , 2018
Azken urteetan gora egin du animalia abandonatuen kopuruak Bizkaian. Bilbon jasotako datuak izan daitezke horren adibide: 2016an, 236 txakur eta 190 katu hartu zituzten kaletik; 426 animalia daude, hortaz, norbaitek etxera eramateko zain. Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzailea Sos Bilbao elkartearen bitartez txakurra adoptatu duen Anerekin hitz egin du. Sos Bilbao […]

Honekin lotuak