Baztandik etorri zaigu aste honetako bisita, Bidenabar taldea. Hirukoteko bi izan ditugu gurekin, Ane eta Kattalin, baina Malen ahaztu gabe kanta aukeraketetan. Zerrenda benetan polita irten da haien gomendioak jarrita, eta elkarrizketa polita baita ere hainbat gai ardatz bezala edukita. Orain sortze prozesuan murgiltzen hasi den taldea izan arren, badute zer esana. Emakume gazte bezala oholtza nola sentitu ahal den, edo gure inguruko sortzaileak edukitzearen zorteaz hitz egin dugu, adibidez. Igandeak musikaz arintzeko ohiturari heldu nahi diogu bertatik, besarkada bat Bilbotik Baztanera!
Deskargatu hemen.

