hauteskundeekin gogaiturik (ez)zaudetenontzat, plan ederra Agusek, Agurrek, Iosuk eta Apolok ekarri digutena. Ibilbide atsegina Zuberoako Arbailetatik barna, euskal bixkotxa (pastela) egiteko aholku eta urratsak, Anari kantariaren azken lanaren nondik norakoak, Urdiñarben izango den Müsikaren Egünaren 26. edizioaren aipuak… eta nola ez, Mieltxoren Agenda bete betea. Den-dena, zure plazer egiteko, entzule! […]

1

Apirilaren 28an mungiar talde batek Torrebillelako Errota okupatu zuen; Mungiako Errota Etxean  izan ginen maiatzaren 18an  bertako ordezkari batzuekin berbetan: Ane Ziarreta, Ibai Bidaurrazaga, Iker Manzarraga eta Josu Ximun Billelabeitia. Auzolanean eta autogestioan oinarritutako taldea osatu dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150521artayorranerrotazahargaztetxea.mp3 Deskargatu hemen

barna murgildurik dabilzkigu Iosu, Erlantz eta Apolo; Astigarraga, Idizabal, Oiartzun, Antzuola, Hernani…bisitatu dituzten herriak; Iguaran, Iturriotz, Sukia, Gorostartzu, Igartzabal, Maia, Casabal… entzungai diren bertsolaritariko batzuk…Goza dezagun bertsoarekin!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150520potto.mp3 Deskargatu hemen

Ezagunak dira azken bolada honetan Mediterraneoan gertatzen ari diren tragediak. Horren aurrean, SOS Arrazakeria elkarteko Txus Elorzak esan digunez, Europako Batasunaren erantzunak ez du arazoa bideratuko, eta irtenbideak bilatu beharrean, asilo eskubidea ukatu egingo diete iheslariei. Elkarrizketaren bigarren partean, Elorzak igandean etorkin askok ezin izango duela bozkatu gogorarazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150521solastxuselortza.mp3 […]

Pepe Mugica Euskal Herrira egiten ari den bidaiarekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga udal gaiak aipatzen, atzo Donostian EH Bilduko hautagai batzuekin bildu baitzen Mujika. Horrez gain, Bilboko berriak izan ditugu: Plaza Biribilaren egoera, Gatzaren matxinadaren oroimena, eta kanpainaren amaiera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150521solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen

Deustuko Unibertsitateko Euskal gaien Institutuak eta Gabriel Aresti kultura elkarteak antolatuta, hilaren 25etik ekainaren 5era bitartean lau arratsalde emango dituzte poeta bilbotarren ondarea ardatz hartuta prestatu duten “Gabriel Arestiren ondarea” zikloa. Gogoratu behar dugu datorren ekainaren 6an 40 urte beteko direla Aresti hil zenetik. Aukera ona, beraz, Arestiren ondarea eta […]

Lanak hastear eta kanalaren aurkako oposizioa gero eta handiagoa. Egitasmoak 278 kmko kanala eraiki nahi du Karibe eta Ozeano Barea lotzeko. Triskantza ekologikoaz gain, ez dago argi nork inbertituko duen beharrezkoa den dirutza, ezta kanal horrek emango dituen etekinetatik zenbat jasoko duen gobernuak ere, Luis Guridik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150520solasguridi.mp3 Deskargatu […]