Atzodanik itxita dago Barakaldoko etxerik gabekoentzako aterpea, eta horrekin batera Barakaldoko 24 lagun kale gorrian geratu dira. Orain, ikusteko dago udal berriarekin zer gerta daitekeen, Gotzon Hermosilla kazetariak kontatu digunez. Berri Otxoak taldekoek eta beste batzuek protesta egin dute aterpea ixtearen kontra. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150601solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen. Berri Otxoak taldekoek egindako protestaldiaren bideoa:
Ekainaren amaieran hasi eta uztailaren laugarren astera arte Eibarren, Baionan eta Iruñean izango dira UEUko Udako Ikastaroak, “Jardun” lelopean. Aurten 34 ikastaro eta sei jardunaldi prestatu dituzte, eta gainera, Gasteizen eta Bilbon ere hitzaldiak izango dira, UEUko Irati Iciarrek kontatu digunez. Informazio gehiago ueu.eus gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150601solasiratiiziar.mp3 Deskargatu hemen.
Zendu berri den Emile Larreren bizitza emankorra aipatzen hasi du Ipar Euskal Herriko kronika Irulegiko Irratiko kazetari den Pantzo Hirigaraik, baigorriar apez euskaltzale eta euskaltzaina hil baita 89 urterekin, bizitza osoa euskaraz eta euskararengatik eman ostean. Besteak beste Herria astekariaren zuzendaria izan zen, bertsozale, gai-emaile pilotazalea eta, gazte denboran pilotaria […]
Hauteskundeak pasa ondoren, hainbatek EH Bilduk Gipuzkoan izan duen boto galera zaborren kontuekin lotu dute. Iñaki Barcenaren ustez litekeena da, baina beste faktore batzuk ere izan direla dio. Edozein kasutan, Barcenak Gipuzkoak eta Bizkaiak duten (edo izan duten) zaborren inguruko politikak aztertu ditu: argi geratu da bere esanetan Gipuzkoan Bizkaian […]
Pasa den mendeko 80ko hamarkadaren amaieran jaio zen Sarean, San Frantziskoko Mariaren Bihotza Plazan. Eta urteak eman zituen indarrean, duela urte batzuk ateak itxi arte. Orain, tabernaz gain, kulturgune bihurtu nahi dute berriro Sarean, eta Munduko Arrozak festarako irekita izango dute, Gorka Rodriguezek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150602solasgorkarodriguez.mp3 Deskargatu hemen
Hilaren 3tik 6ra izango da ACT, Antzerki Laburren jaialdia, Bilboko Kafe Antzokian, Guggenheim museoan, eta Barakaldo Antzokian. XII. edizioa izango da aurtengoa, eta bertan herrialde askotatik etorritako hainbat antzezlan ikusgai izango dira Joseba Lazkano zuzendariak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150601solasjosebalazkano.mp3 Deskargatu hemen
“Maroto efektuaz” hitz egin daitekeela ematen du, PPren emaitza orokor kaskarrak gorabehera, Gasteizko alkateak hauteskundeetan lortutako arrakasta ikusita. Asier Garcia Gasteizko berriemailea gai horrekin hasi da. Gero, Errekaleorreko kaleratzeak, Gasteizko gurasoak LOMCEren aurka, eta Mikel Landaren garaipena aipatu ditu. Bukatzeko, Agenda komentatu du Asierrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150527solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Hauteskundeen emaitzen azterketa dakar Argia astekariak bihar kioskoetan izango dugun 2463. zenbaki honen azalean. Unai Brea erredaktorearekin hori eta zenbakiak dakartzan beste gai batzuk aipatu ditugu: Erdiko Kaieran Literatura Irakaskuntzan, eta irakaskuntzarekin jarraituta, EHIGEko Lurdes Imaz elkarrizketatu dute. Bukatzeko, Termometroan agertzen den Guztion greba artikulua komentatu du Break, greba orokorraren […]
Bilborako plana egin digute oraingoan proposamenez beteriko programa honetako bost partaideek. Erreka bazterrean zehar, San Antonen hasi eta Euskaldunaraino dauden zubien historia kontuan hartuz, ibilbide urbanoa gaurkoan; “onddo risotto”a prestatzeko ezinbesteko aholkuak; igandean izango den Ibilaldiaren nondik norakoak, eta azkenik agenda luze- zabala. Goza dezagun asteburua!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150530zeingou.mp3 Deskargatu hemen
San Frantzisko auzoko Harrobia Ikastolak antolatuta, Bizkaiko Ikastolen Ibilaldia festak Bilboko hainbat leku hartuko ditu: San Frantzisko, Miribilla, Bilbo Zaharra, Zazpi Kaleak, Areatza, Erripa… Aurtengo leloa “Harro ibili” da, eta Fernando Garrigós ikastola horren zuzendariak “igandean euskararen alde Bilbora etorri eta gozatzera” animatu ditu entzuleak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150529solasfernandogarrido.mp3 Deskargatu hemen
