Momentuz 80 ume zein nerabe euskaldunek osatuta, gaur izango du lehen ekitaldia: arratsaldeko 17etan Kalejira Zaratatsua Algara txosnatik abiatuta. Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok hori eta gehiago kontatu digute Naxa guneko estudioan. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/140817_zaparrada.mp3 DESKARGATU HEMEN
Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Igandetik larunbatera 12:00etatik 14:00etara gure estudioa kalera aterako dugu eta ALGARA txosnatik emitituko dugu zuzenean bi orduko saioa. Elkarrizketak, kronikak, agenda iragarpenak, musika… Aste Nagusia euskaraz bizi dutenen lagun eta euren isla izango […]
Gaurkoan Bilboko Konpartsetako Itziar eta Liherrekin egon gara solasean Aste Nagusiko egitarauaren gainean. Hainbat berrikuntza jaso ditu aurten konpartsek aurkeztutako egitarauak: Arrain Fish festibala, goitibehera jaitsiera, pintxo lehiaketa… Egitarau “ofizial” versus “konpartsena” dikotomia gezurtatzeaz gain, udalarekiko harremanez eta jaian eragina izan ohi duten beste faktoreez ere mintzatu gara beraiekin. Iazko […]
Aurten 20 urte beteko ditu ALGARA konpartsak eta ekitaldi mordoa antolatu du hori ospatzeko. Gauza asko gertatuko dira aurten ALGARA txosnaren karpapean, Zaparrada haur konpartsaz eta Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko emisioaz gain. Algarakidea dugun Eiderrekin solastu gara egitarauaz, jaien hasiearaz, prestaketa lanez eta, noski, 20. urteurrenaz jardunez. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/140812_ALGARA_egitaraua_EIDER.mp3 DESKARGATU […]
Bilboko Aste Nagusian zabalik egongo da Kafe Antzokia eta, azken urteotan bezala, kontzertuen egitarau oparoa prestatu du, jaietako musika eskaintza osatzeko. Kontzertuak izango dira aipagarrienak, eta horretaz mintzatu gara bertako programazio arloko Mikel Urbeltzekin, baina horiez gain jatetxea zabalik egongo da (aste osoan eguneko menuak eta Aste Nagusiko menu bereziak […]
Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. Webgune berriak azalean […]
Kili Kili aldizkariaren sortzaile Jose Antonio Retolaza hil zen pasa den martxoan. Horrez gain, Jon Iñaki Artetxek TMEO berria eta datozen hileotan A Coruñan, Getxon, Begoñan edo Donostian komikien inguruan izango diren ekitaldi batzuk komentatu ditu. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140710joniankiartetxe.mp3 DESKARGATU HEMEN
Hor galdera eta erantzuna edo erantzunak Erreportajean, baina bai, oporrak (edo oporren zati bat) euskara ikasten eta ondo pasatzen ematea posible da. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140709erreportaia.mp3 DESKARGATU HEMEN
Asteburuan izango da. Pozik daude Lekeition azken 25 urteotan lortutakoarekin, eta aurten ere, kale antzerkiaz gain, erakusketa, musika, argitalpenak eta gehiago jarriko dute martxan, Imanol Agirrek kontatutakoaren arabera. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140709imamolagirre.mp3 DESKARGATU HEMEN
Martxa bizian esan beharko. Umeei eta nerabeei begira abian jarritako egitasmoak hainbat udaleku, tailer eta ikastaro sortu ditu uda honetarako. Aritz Estibez Mendi etas Multikirol kanpusetan begirale eta antolatzaile moduan ibiliak bere esperientziak azaldu dizkigu. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140709aritzestebes.mp3 Deskargatu hemen
