Eskoziako galdeketaren egunean, Pedro Elias Igartuak Eskoziako musikarekin hasi du irratsaioa: Shooglenifty, Dick Gaughan eta Billy Braggen kanta batzuk jarri dizkigu. Lehen orduan ere, Charlie Haden jazz baxujolea entzun dugu. Bigarrenean, aldiz, Lou Reed eta Leon Rusell izan dira protagonistak https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela140918eskoziareed.mp3  DESKARGATU HEMEN

Gaur arratsaldean aktibatu da .eus domeinuak eskatzeko abiarazte-aldia, domeinuak eskuratzeko lehentasunezko fasea. Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan abiarazte-aldiaren inguruko xehetasunak eman ditu Josu Waliño, puntuEUSen zuzendariak. Aurretik Waliñorelin solasteko aukera izan dugu, fase hau eta, orohar, .eus domeinuen sareratze prozesua nola garatzen ari den kontatzeko. Entzun: https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140917josuwalino.mp3 DESKARGATU HEMEN Ekitaldian domeinu-izen […]

“Lehen aukera” programa 2013an jarri zuten martxan eta orduan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak “Ez lehen, ez aukera” idatziarekin erantzun zuen. Pasa den abuztuan Jaurlaritzak beste deialdi bat egin zuen, hori bai baldintzak dexente hobetu dituela: Amaia Elorzak kontatu digunez hori egindako lanari esker izan da eta balorazio positiboa egin dute. Entzun: […]

Atzo bildu zen eta sindikatu guztiek alde egin zuten. Osakidetzako egoera txarra da, lan baldintzak gero eta kaskarragoak dira, eta erabiltzaileek gero eta traba gehaigo dituzte, LABeko Iñigo Bilbaok kontatu digunez. Aste honetan itxialdiak egingo dituzte erietxe nagusietan eta urrirako mobilizazioak iragarri dituzte. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140916inigobilbao.mp3 Deskargatu hemen.

Ikasturtea abiatzen ari gara eta gure saioak bueltan dira gure FM 96.0 dialean eta uztailean zabaldu berri dugun bilbohiria.eus domeinu-izen berrian. Webgune eraberrituan, zuzeneko seinalea entzuteaz gain, nahieran entzun ahal izango ditugu gure irratsaio berri eta zaharrak. Aurrerapen franko egin ditu Bilbo Hiria irratiak uda aurretik barne antolaketa eta programazioa […]

Bueltan gaude oporren ostean. Bidaian joateko aprobetxatu ohi dira bakantzak, eta guk ere halaxe egin dugu: Iolanda Zuñigaren eskutik, Post-it bizitzak liburuko lau toki deseroso bisitatu ditugu. Izan ere, liburuaren hitzaurrean Idurre Eskisabelek dioenez, Arrazoi dute gizon jakintsuek diotenean bidaiatzeak buru-bihotzak zabaltzen dituela (…). Ez nabil, ordea, New Yorkera bidaiatzeaz […]

Heldu gara gure irratsaioaren bukaerara. Igandetik larunbatera egunero-egunero izan gara hemen Aste Nagusiaren jarraipena jai-eremutik bertatik egiten. Hainbat gonbidatu, elkarrizketa, erreportaje eta zuzeneko konexio izan ditugu eta webgune honetan entzun ditzakezu orain horietako asko.  Denetarik izan dugu eta denetariko gorabeherak, bideoan ikusi ahal izango duzuenez. Datorren urtean espero dugu berriro […]

Txosna baten sukalde lana izan dugu hizpide Resu Uriarterekin. Bere kasuan, ALGARAko sutean ez da etenik izaten: asteleheneko paella erraldoiak, Katalunia eguneko marmitakoa, asteazkeneko sukalkia, osteguneko zikiroa, larunbatean marmitakoa berriz… Txupin eguneko kanapeetatik hasi eta azken eguneko afarira arte hor ibiltzen dira txosnakide gastronomikoak. Lantalde ederra eta umoretsua osatzen dute, […]