Iragan larunbatean aurkeztu ziren Bilboko Kafe Antzokian .eus amaiera duten lehenengo 92 domeinu-izen aitzindariak. Euskal komunitatearentzako goi mailako domeinu izena errealitate bihurtu da honezkero. Aitzindarien multzo honetan dago, besteak beste, bilbohiria.eus domeinua, laster Bilbo Hiria irratiaren helbidea izango dena. Puntueus fundazioko Iratxe Esnaolarekin mintzatu gara, domeinu-izen honen garrantziaz eta fundazioak […]
Barnetegiak beste aukera on bat dira oporrak euskaraz edo euskara ikasten gauzatzeko. Ekainean hasi eta iraila bukatu arte astebeteko, biko eta gehiagoko Barnetegiak ari dira egiten Bakaikuko etxean, Eider Cortezon irakasleak kontatu digunez. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140701eiderkorteson.mp3 DESKARGATU HEMEN
UEUk gaur Eibarren euskal komunikazio eremua aztertzeko jardunaldia antolatu du. Jardunaldiko gidari Patxi Azpillagak azaldu digunez, Euskal komunikazioak gaur adinako hedabide, kontsumitzaile eta profesional egundo izan ez duen arren, eremuaren errealitatea ez da hain ona. Egoera ikertzeko eta bidean jarraitzeko, euskal komunitatearen egoera zein den hausnartzeaz gain, Euskal komunikazio eremutik […]
Udakoa gaur hasi da Hegoaldean. Betiko moduan, EKAko Jose Luis Segurak hainbat aholku eman dizkigu: laburbilduz, kontuan hartzeko zer behar dugun eta ea erosi ahal dugun. Horiekin batera, Jose Luisek zenbait xehetasun aipatu ditu. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140701jlsegura.mp3 DESKARGATU HEMEN
“Oporrak euskaraz” edo euskara ikasten, eta hona hemen adibide on bat: G. Arestiko zenbait ikaslek, Liher Barrantes irakaslearen laguntzarekin, saio labur bat egin dute. DESKARGATU HEMEN
Gabriel Aresti euskaltegiak Udako eskaintza berezia egin du aurten ere, heldu zein ume-nerabeentzat. Azken hauentzat, besteak beste, Bertso Kanpusa jarri du martxan eta protagonista batzuekin hitz egin dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur goizean Eibarko Markeskoa jauregian, “Saretu” lelopean. Aste honetan Eibarren izango dira, Herrigintzaz, Euskal Komunikazioaz, Publizitateaz edo Agroekologiaz eztabaidatzen. Gero Baionara joango da UEU, berriro Eibarren izango da uztailaren 14tik aurrera, eta azken egunak Iruñean emango ditu, Idoia Torregaraik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bada ondo pasa! Eta horretarako Bidangotzerako bidean jarri gaitu Hektor Ortegak, barazkiz beteriko krepak nola egin azaldu digu Aitor Zabaletak, Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberioren doinuetan murgildu gara, EHZ festibalaren berri ekarri digu Eneko Etxegaraik, Ondarruko “Zapatu Azule” aipatu dugu eta azkenik Zeanuritik Arrabara ardiekin joateko aukera landu dugu; ah! […]
Bilboko K. Antzokiko Zine-txokoa, euskaraz zikloari bukaera emateko Iraia Biterik eta Eneko Olazabalek egindako irratsaio duzue entzungai. Urrian hasi eta ekainean amaitu den ekitaldiari bukaera emateko, lehiaketatxo bat egin dugu Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleen artean. Irabazlearen izena ostiralean ospatuko dugun zine-afarian jakingo dugu. Horrez gain, zein izan den filmarik ikusiena […]
Aste honi dagokiona eta azalean “Jai herrikoiak”. Pertsonaia “El Roto” marrazkilaria da, eta Erdiko Kaieran “Guk guere kulturaz” ekimena dugu. Unai Brea erredaktoreak artikulu gehiago komentatu ditu: “Larrungo trena”, “Langileen eskubideak” edo “Iruñeako dendariak eta euskara”. DESKARGATU HEMEN
