Ikastaro honen irakasle Gema Lasarterekin hitz egin dugu: Emakumeen gorputzak, historikoki, gizonezko ahotsetatik deskribatuak, izendatuak.. izan direla esan digu. Ikastaroaren helburuak, edukiak, metodologia eta gehiago ere kontatu digu Gemak. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere, Joxe Rojasek hiru ekarri dizkigu: hasteko Andromatoia maratoia. Gero, Telefonicaren Firefox sistema duten telefonoak salgai daudela kontatu digu. Eta bukatzeko, Douglas Engelbert ordenagailuaren xagua asmatu zuena hil berri dela. DESKARGATU HEMEN
Zenbat Gara elkartearen Kurkuluxetan umegunea, datorren ikasturtean garatu nahi dituen hainbat egitasmo ari da prestatzen. Urritik aurrea, Musika Eskola, Antzerki Eskola, Topaketak, pelikula bat, Jaiak eta antzeslan berri bat errealitate bihurtuko dituzte, Koldo Zelestinok esan digunez. DESKARGATU HEMEN
Hirugarren edizioa egunotan ari dira egiten Ziortza-Bolibarko udaletxean. Guztira bost hitzaldi dira uztailaren lehen aste honetan; gero, urritik aurrera beste bost egingo dituzte, Joxemari Unzuetak azaldu duenez. Eta igandean, hilak 7, Energia garbiei buruzko Erakusketa egingo dute, Bolibarko Plazan. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasi da Eibarren. Hezkuntza gizarte sistematik eta baloreetatik kanpoan dagoen zerbait ez dela esanda, Ane Ablanedok ikastaro horren helburuak, edukiak, metodologia eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Uztailaren batean hasita, iraila bukatu arte luzatuko dira Hego Euskal Herrian. Egoera ikusita, EKAko Jose Luis Segurak hainbat gomendio egin dizkigu, erostekotan burua erabili behar dugula gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
Ekainaren 1ean hasi ziren Udako eskaintzak, eta uztail, abuzutu eta irailean jarraituko dute. Ume, gazte zein helduentzako hainbat eskaintza prestatu dute: Udalekuak, Campusak, Ikastaro trinkoak, Barnetegiak, Ingeles eskola eta gehiago, Isabel Isazelaiak komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den asteburuan Lapurdiko Lekornen egindakoa: arrakastatsua izan da, Patxi Gaztelumendiren ustez, musika eta gehiago biltzen dituen jaialdia. Horretaz gain, Auzolanaren garrantzia azpimarratu du Patxik. DESKARGATU HEMEN
Bizkaiko Nerbioi Garaian, Arratian eta Arabako Aiaraldean. Saia izena jarri diote frogak egin nahi dituzten eremuari: horien aurka pasa den larunbatean manifestazioa egin zuten Ugaon, Iera Garaiok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eibarren ari dira ikastaro hori ematen, eta Izotz Garcia irakasle eta antzerkilariak helburuak, edukiak, metodologia, ikasleen jarrera eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
