Pasa den astean hasi zen, eta bi egunetan erabateko lanuzteak egin zituzten langileek. Aste honetan, aldiz, lau sindikatuk ituna sinatu dute Foru Aldundiarekin. LABek ez, ordea, itun horrek lanpostuak bermatzen ez dituelako, Alberto Curtok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Espainiako gobernuak indarrean jarri duen Osasun erreformak, batez ere pobreak, etorkinak eta pentsiodunak jotzen ditu bortizki. Hori dela kausa, bihar Bilbon “Zenbat irabazten dugu, zenbat galdu: osasun erreformaren kronika Espainian” dokumentala emango du Munduko Medikuak elkarteak, Jagoba Zallok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Nekazaritza ekologikoan oinarrituta, gaur hasiko da aipatu astea Gasteizko auzo horretan, Bionekazaritzak antolatuta. Gainera, larunbatean Azoka agroekologikoa egingo dute Foruen Plazan, Nerea Idigorasek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Baionan bart egindako manifestazioa (Herrira!), Fermin Mihura bertsolaria, Miarritzeko Zine Latinoamerikar Jaialdia eta Azkaingo herriko etxeko tirabirak izan dira Pantzo Irigaraik jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Udatik hona alkate berria dute Barakaldon, aurrekoa senatari izango delako. Pasa den asteko udal osoko bilkuran egindakoa kontuan hartuta, “Alkate berria baina jarrera zaharrak” esan digu Gotzon Hermosillak. DESKARGATU HEMEN
Iraila aurrera doa eta izandakoari errapasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek egun hauetan izango direnak komentatu ditu, baita datorren astetik aurrera izango diren batzuk ere. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean, Bilboko Udal gehiengoak (EAJ eta PP kasu honetan), aldaketa bat ezarri du Hiria antolatzeko Plangintzan: horren arabera, gurtza zentroak inor bizi ez den tokietan jarri beharko da hemendik aurrera. Elkarrizketa Patxi de la Fuenteri egin diogu. DESKARGATU HEMEN
Irailaren 18an hasi zen, urriaren 3an bukatzeko, Zinema Ikusezinaren 5. edizioa, Bilboko Golem zinearetoetan besteak beste. Informazioa eta xehetasunak Nerea Uriartek eman dizkigu. DESKARGATU HEMEN
GITE-IPESek antolatuta, gaur hasiko dira Bilbon aipatu Jardunaldiak. Krisia emakumeen begiradatik aztertu nahi dute datozen egunotan, Haizea Belzak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 20an hasi ziren, igandean, hilak 29 bukatzeko. Aldapan gora kultur koordinakundeak antolatuta, auzoan eta partehartzean oinarrituta daude jai hauek. Haizea Ruizek asteburuko programazioa ere komentatu du gurean. DESKARGATU HEMEN
