Gaur, hiru jai jorratu ditu Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak: Nafarroako panorama ekonomikoa, Donapea Institutuaren afera, eta S. Fermin Txiki festa. DESKARGATU HEMEN
Irailaren amaieran gabiltza eta 2013-2014ko ikasturtea hastear dugula, datorren astean, Gabriel Areti euskaltegiko Iñaki Larrañaga eta Jon Renteria izan ditugu gure estudioetan. Horiek, eskaintzak, egiteko modua, xehetasunak, egoera eta gehiago aztertu dituzte. Informazio gehiago gabrielaresti.com gunean DESKARGATU HEMEN
Bihar, hilak 28, ospatuko dute Soraluzen, Topaguneak eta Deba bailarako hainbat euskal elkartek entolatuta. Euskaltzale eta euskaldun guztiak gonbidatu nahi dituzte egun osoko programazioaz gozatzera, Iker Martinez de Lagosek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Datorren astean hasiko da, Deustuko Unibertsitatean, “Euskal kultura: interpretaziorako disziplina ugariko gakoak” ikastaroa, Aisiazko Ikaskuntzak antolatuta. Helburuak, Ikasketa plana, Programa eta xehetasun batzuk ere Txabi Landabideak eman ditu. DESKARGATU HEMEN
1978an sortu zuten Bilboko G. Aresti euskaltegia: hasi izenarekin, jarraitu histoaria pixka batekin edo ezaugarri nagusiekin, eta bukatu egunotan Bilbon eta Bakaikun egiten ari diren ospakizunekin, Eli Carrascosak, Ixabel Isazelaiak eta Jabi Lauzirikak kontatu digutenez. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Bilbo Zaharra, Juan Mateo Zabala eta Gabriel Aresti euskaltegiek osatzen dute Elkarlan, eta ikasturte berria hastear dagoela, Junkar Murillok euskararen eta euskaltegi horien gorabeherak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Txapelketa hastear dugula, Bertsozale Elkarteko Itziar Eizagirre izan dugu gurean. DESKARGATU HEMEN
Urrian hasi eta abendura bitartean UEUk hamar ikastaro prestatu ditu, on line batzuk eta Eibarreko Markeskoan emango direnak besteak, Mari Karmen Meñikak kontatu diigunez. Informazio gehiago ueu.org gunean. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 24an, astearterekin, izango da Bilboko Kafe Antzokian, goizean zein arratsaldean. Gaurkoan, Andoni Egaña bertsolariak gure galderei erantzun die, entzulea kokatzeko asmoz. Informazio gehiago kafeantzokia.com gunean DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Gotzon Hermosillak bi gai jorratu ditu: Oiolako urtegiaren afera alde batetik, eta Periko Solabarriaren adierazpenak Madrilgo Auzitegi Nazionalean bestetik. DESKARGATU HEMEN
