Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak, besteak beste, John Holt, Ken Boothe, The Jolly Boys, Derrick Morgan, Jimmy Osbourne, Gregory Isaacs edo Bob Dylanen kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Fermin Muguruza, Winston Cole, The Heptones, Jimmy Riley, Bruce Ruffin, Norma Fraser edo Peter Greenenak entzun ditugu. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona, eta azalean Donostia 1813.2013 gaia. Erdiko Kaieran Lurdes Onederra elkarrizketatu du Mikel Asurmendik berak, eta Termometroan beste bi artikulu komentatu: Estitxu Eizagirre Argiako zuzendari berria izango dela, eta Philippe Etxegorriren liburua. Bukatzeko, Net Hurbil atalean “Austerizidioa”. DESKARGATU HEMEN
Atzo hasita, gaur bukatuko da Baionako UEUn. Eric Dicharry irakasleak , besteak beste, ekintza kulturala baten inpaktua neurtzerakoan antropologoak aditu bihurtu direla esan digu. DESKARGATU HEMEN
Datorren asteburuan izango dira, hilaren 19, 20 eta 21ean. Aurten ere, poesia eta literaturaz gain, hitzaldiak, antzeslanak, kontzertuak, herri-bazkariak eta gehiago prestatu dute, Asun Landak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Mikel Urbeltzek zerrenda luzea ekarri digu gaurkoan: uztailean, besteak beste, kontzertuak, hitzaldiak, ibilbidea, kantagunea eta dantzagunea izango ditugu. Abuztuan, aldiz, antzekoa, eta kontzertu bereziak Aste Nagusian. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Baionatik egin du gaurkoa Patxi Gaztelumendik, gaur bertan hasi bait da aipatu ikastaroa. Ostiralera biatartean, hainbat irakaslek gai honekin iaz Baionan eta gero Eibarren egindakoa sakonduko dute. DESKARGATU HEMEN
Ekainari dagokiona eta azalean Patxi Laborda dantzaria. Erreportajeetan Santutxuko Gazte Asanblada, eta Bilboko euskara jorratu dituzte; Begoña eta euskerea atalean, aldiz, Begoñako serorak. Bestalde, Lur Malleak Santutxuko Jaiak larunbatean hasiko direla kontatu digu, eta horietaz gain beste kontu batzuk ere. DESKARGATU HEMEN
1983ko abuztuaren 6an hasi.. eta gaur arte martxan dugu Gasteizko irrati hori. Nagore Encisok egoera, lizentzien afera, urteurrenaren inguruan egindakoak eta egingo dituztenak ere kontatu dizkigu, beste 30 urte emateko prest daudela gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
Ikastaro hori Baionan hasiko da bihar, hilak 10. Yolanda Arrieta irakasleak haur literatura ipuinak baino dezente gehiago dela esan digu. Horrekin batera, ikastaroaren helburuak, edukiak etab. kontatu du. DESKARGATU HEMEN
Mautriku Natur Taldeak bilera eskatu dio Kostaldeko Zuzendaritza Orokorrari. Afera, honako hau: Zumaiko portuan egiten ari diren dragaketa eta horrek Mutrikuko hondartzan duen eragina, Rafa Txanbolinek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
