Martxoaren 15ean, astearte arratsean, omenaldia egingo diogu Mieltxo Monfort lagun eta lankideari, agur ekitaldi baten bidez. Bilboko Kafe antzokian izango da, 19:30ean. Dakizuenez, otsailaren 25ean utzi gintuen Mieltxok, gaixoaldi labur baten ondoren. Gure asmoa agur ekitaldi xume baten bidez, irratian egin genuen bezala, Mieltxoren figura gogoraraztea izango da eta, lagun […]

Zoritxarreko eguna dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Gaur goizaldean zendu da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituela, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina utziko digu Mieltxoren desagerpenak. Sortzez hernaniarra, baina aspaldi Bilbon errotutakoa zen Monfort, ikasle garaitik, EHUko kazetaritza fakultateko […]

Angela Davis afroamerikar ekintzaile politikoa eta unibertsitate irakaslea Euskal Herrian izango dela eta, Fermin Muguruzak omen egingo dio, otsailaren 7an Kafe Antzokian. Haren eskutik euskal musikari eta sortzaile ugari bilduko dira gorazarre ekitaldira. Besteak beste, Maialen Lujanbio, Eider Rodriguez, Mursego, Zea Mays taldeko Aiora eta Piti, Anari, Broken brothers bass […]

Aste honetan Katalunia dugu albiste iturri nagusia, gaur Bartzelonan diada mobilizazio erraldoi batekin ospatu behar dutelako, baina baita gurean asteartean, horri lotutako ekitaldia antolatu zuelako Euskal Herriko Assemblea Nacional Catalana erakundeak. Ondoren Vicent Partal eta Martxelo Otamendi solasean entzuteko aukera izan genuen Kafe Antzokian, Katalunian irailaren 27an egingo diren hauteskunde […]

Agendak hala aginduta, ikasturte honetako zuzeneko saioak gaur bukatzen dira. Jakin ezazue Aste Nagusian zuekin izango garela egunero zuzenean jai eremutik eta 97 FMko lagunekin elkarlanean. Gero iraila helduko da eta, horrekin batera, “normaltasuna”. Bien bitartean, mila esker entzule guztiei, mila esker kolaboratzaileei, eta mila esker bereziki Jabi Lauzurikari, emandako […]

Udako solstizioa edo udaren lehen eguna urteko egunik luzeena da. Aspaldiko euskaldunek, kristatutasuna heldu aurretik (eta santu baten izena ezarri aitzin) ere ospatzen zuten. Juan Carlos Etxegoien, “Xamar” irakasle, ikerlari eta dibulgatzaileak asteon hitzaldia eman du Kafe Antzokian “Urtearen beste muga, Sanjuanak” izenburupean, udako solstizioaren eta bere esanahiaren inguruan. Pentsatu […]

Bi ekonomialari buruz buru ariko dira maiatzaren 19an Bilboko Kafe Antzokian, Jakin aldizkariak antolatuta, azkenaldiko krisi ekonomikoaren sustraiak eta irtenbideak aztertu asmoz. Kapitalismoaren krisiaren aurrean zer egin? galdetuko diegu. Zer datorkigun, este batera, TTIP merkataritza hitzarmen transatlantiko berriarekin. Kapitalismoak ba ote duen alternatibarik. Alternatiba balego, barnean edo kanpoan ote dagoen. […]