Luberri Konpartsa hasi berria dugu gurean. Azken urtean agian han eta hemen ikusi dituzue, eta gaurkoan konpartsa ezagutzeko asmoa dugu horregatik gonbidatu ditugu. Sare sozialetan horrela irakurri dezakegu, “Bilboko jai gune desberdinetara zapalkuntzarik gabeko gizartearen aldarria zabaltzeko, hauen antolakuntzan gure alea jar dezagun!” Maren eta Andoni izan dira gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230823_luberri.mp3 […]

Txinparta konpartsa feministako Lorea Ureta batu zaigu Bilbo hiria irratira. Mamiki desagertu zen, eta berehala sortu da Txinparta Feminista, ehun bazkide baino gehiagoren babesarekin. Bilboko jaietan konpartsa feminista bat.Feminismoaren alde lan egiteko prest dauden emakumeentzako espazioa da. Nahiz eta txosnarik ez muntatu, hainbat ekintza antolatu dituzte, eta dena ondo baldin […]

Auzotik auzora euskaraz! ekimena ezagutzeko aukera izan dugu Liher Barrantesekin batera. Bilbon martxoan martxan jarritako ekimena dugu, euskaraldiari jarraipena emanez helburu argia dauka, baliabiude eta tresnak jarri Bilbon euskara bultzatzeko, eroso egiteko eta erasoak identifikatzeko. Aste Nagusian hainbat hizkuntzatan hiztegia argitaratu dute eta eskuragarri dago jai gunean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230823_liher.mp3 Deskargatu hemen.

  Konpartsek agerraldia egin dute gaur, lehiaketa gastronomikoan zegoen Juan Mari Aburto alkatearen aurrean igande gauean konpartsakide batzuek Bilboko Udaltzaingoaren eskutik pairatutako erasoa salatzeko. Bestelako eraso eta trabak ere aipatu dituzte, tartean larunbatean Arriagan gertatutakoak.Gainera, udalak federazioak jai gunean jarritako pankartak kendu ditu, euskararen eta manteroen aldekoak eta erasoen aurkakoak. […]

  Gaurkoan Altxaporru, Zaratas eta Axiberri konpartsen txanda izan da. Aritz, Jon Ander eta Saioa izan ditugu bidelagun. Konpartsen egunerokoa ezagutu dugu, esaterako Aixeberrin azken igandean izotz jaurtiketa egiten dute. Hirurek ala ere uholdeen urteurreneko ekitaldia nabarmendu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230822_Zaratas_aixeberri_altxaporrue.mp3 Deskargatu hemen.