Sin kuartel konpartsako Jorge etorri zaigu irratira. Lo gutxi egin badu ere umorea ez du galdu. Hori da jaien espiritua. Konpartsa antimilitarista dugu, urtean zehar hainbat aldarrikapen dituzte eta jaietan ere, baina beste aldarte batekin , Umorea nagusi, esaterako kresta tailerra antolatu dute. Bestetik Sin kuarteleko klasikoa aipatu ditugu, purpurina, benabidez bokata edo eguerdiko Blodymerya.
Ogi tailerra izan dute ALGARAren karpapean, Zaparrada haur konpartsaren eskutik. Ekhi eta Ibai okin, eta Maddi begirale moduan ibili da. Bederatzi bikote mahai bakoitzeko, 72 haur ibili dira gaurkoan ogia egiten. Ogia nola egin duten azaldu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260825_ogitailerra.mp3 Deskargatu hemen.