1

Teknologiaganako fedea ez da izan, alafedea, Bilbo Hiria irratiaren ezaugarri behinenetako bat. Ezin uka hori. Gogora dezadan, konparazio baterako, oraintsu arte ezin konponduzko arazo teknologikotzat jotzen genuela irratiaren emanaldiak Zenbat Gararen eraikinean bertan entzun ahal izatea.

Datorren astetik aurrera, Bilbo Hiria irratiak “Bilbaotik Euskal Herrira” izeneko irratsaio berria eskainiko du, goizeroko “Ibaizabal” magazinean txertaturik. Euskara ikasten dabilen jendearen artean euskal kulturari buruzko printza llaburrak zabaltzea du helburu irratsaio berriak. Begien bistakoa denez, izenburuak, Imanol zenaren “Lau haizetara” kantuaren azken ahapaldia gogoan harturik, Bilbotik Euskal Herri osora […]