Fermin Muguruzak Black is beltza abestia eta bere bideoa argitaratu ditu, izen bereko nobela grafikoaren eta erakusketaren aurkezpenarekin batera. Abestiak, besteak beste, Boots Riley kantariaren kolaborazioa jaso du. The Coup taldeko abeslariak errepika bat sartu zuen abestiaren une batean, izan ere, The Coup taldeak Kafe Antzokian eskainitako kontzertua profitatuz, gure […]

Ikasturtea abiatzen ari gara eta gure saioak bueltan dira gure FM 96.0 dialean eta uztailean zabaldu berri dugun bilbohiria.eus domeinu-izen berrian. Webgune eraberrituan, zuzeneko seinalea entzuteaz gain, nahieran entzun ahal izango ditugu gure irratsaio berri eta zaharrak. Aurrerapen franko egin ditu Bilbo Hiria irratiak uda aurretik barne antolaketa eta programazioa […]

Heldu gara gure irratsaioaren bukaerara. Igandetik larunbatera egunero-egunero izan gara hemen Aste Nagusiaren jarraipena jai-eremutik bertatik egiten. Hainbat gonbidatu, elkarrizketa, erreportaje eta zuzeneko konexio izan ditugu eta webgune honetan entzun ditzakezu orain horietako asko.  Denetarik izan dugu eta denetariko gorabeherak, bideoan ikusi ahal izango duzuenez. Datorren urtean espero dugu berriro […]

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Igandetik larunbatera 12:00etatik 14:00etara gure estudioa kalera aterako dugu eta ALGARA txosnatik emitituko dugu zuzenean bi orduko saioa. Elkarrizketak, kronikak, agenda iragarpenak, musika… Aste Nagusia euskaraz bizi dutenen lagun eta euren isla  izango […]

Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. Webgune berriak azalean […]

Ekainaren 8an Bilbo Hiria irratiak bat egingo du zuzenean 10:00etatik 14:00etara Arrosa Sareko hainbat irratiren artean osatuko dugun emankizun bereziarekin. Gure Esku Dago ekimenak deitutako GureEskuBidea giza-katearen jarraipena egingo dugu unez une, elkarrizketak izango dira, eta ibilbideko hainbat lekutan izango diren berri-emaleen kronikak entzun ahal izango ditugu gure zuzeneko seinalean.

Duela 17 urte Bilbo Hiria Irratia hasi zen emititzen. Eta horretan jarraitzen dugu, sasi guztien azpitik eta gainetik garai latz hauetan. Eta 17. urteurrena dela-eta, Bilbo Hiria Irratiak Zenbat Gararen eta Kafe Antzokiaren lagunekin egitarau berezia prestatu du: – hilak 17 (larunbata 22etan) “Jainko txiki eta jostalari hura” K. Antzokian. […]

Euskal Herriko hogei irrati baino gehiago biltzen dituen Arrosa sareak, azken urteetako ohiturari eutsiz,  Euskal Herrian bada zer entzun lelopean, irration topagune izan nahi duten jardunaldiak antolatu ditu aurten ere. Bergaran eta Zarautzen ospatuko genituen lehen bi edizioak eta hirugarrena, Gernikan izanen da, martxoaren 29an, Astran (ikus jardunaldiaren afitxa neurri […]

Gaur irratsaio berezia egingo da Egunkaria libre! manifestazioa zuzenean kubritzeko, irratia.com eta egunkarialibre.info elkarlanean. Bilbo Hiria irratitik emitituko da eta Euskal Herriko hainbat irratik bat egingo dute gure zuzeneko seinalearekin, Interneten bidez. Emanaldian konexioak egingo dira manifestazioko zenbait tokitan izango diren berriemaleekin, zuzenean jasoko dugu Bilboko kaleetatik masiboa izatea espero […]

3

Behean sinatzen dugunok Bilbo Hiria irratiko kolaboratzaileak gara. Bertatik bertara emititu eta Bilbo metropolitano  osoan entzun daitekeen euskarazko irrati bakarretakoa da Bilbo Hiria irratia, baina, aldi berean, pluraltasun eta  irekitasun handiko komunikabidea ere bada, zalantzarik gabe. Gu geu ere bagara horren isla; irratiak bizi duen momentu  latz honetan, hain zuzen […]