Ruper Ordorikak ostegunean eskainiko duen kontzerturako 15 sarrera zozketatuko ditugu bilbohiria.com webgune honetan, galdera erraz bat erantzuten dutenen artean. Galdera erantzuteaz gain, Kafe Antzokiko berripaper elektronikoan harpidetuta egon beharra dago asmatu dutenen arteko zozketan sartzeko. Bilboko Kafe Antzokian izango da Ruper Ordorika aste honetan, urriaren 26 eta 27an, Mugalariekin emango […]

Udako tareta igarota, Bilbo Hiria irratiak berriz ekin dio zuzeneko emanaldiak eskaintzeari. Zuetako askok dakikezuenez, lan handia egin genuen uda aurretik zuzenean ematen ditugun irratsaioak podcast eran artxibatuta egon zitezen, zuek nahi duzuenean entzun ahal ditzazuen. Eta, arian-arian, podcast artxibo polita osatu genuen. Zuen erantzunak harritu egin gintuen, gainera, hasi […]

Aupa lagunok! Bueltan gara sarean gure irrasaioak podcast eran eskaintzen hasteko. Zuzeneko emisioarekin nahikoa ez duzuenok berriro entzun ahal izango dituzue Bilbo Hiria irratiko irratsaioak kartara.

Irailera arte oporretan izango gara bilbohiria.com honetan. Ordura arte zuzeneko seinalea entzuten jarrai dezakezue eta iragandako irratsaioen kartan bufet librea duzue: nahi duzuen beste entzuteko aukera daukazue hemengo saio sorta zabalean. Laster bueltatuko gara saio berri eta interesgarriekin. A! Eta ez ahaztu Bilboko Aste Nagusian ALGARA konpartsaren txosnan izango duzuela […]

1

Aurtengo erronka eta aurtengo emaitza da bilbohiria.com. Eta Bilbo Hiria irratiaren aurtengo arrakasta ere badela gaineratuko genuke, harrokerian jausteko batere asmorik gabe. Jabi Zabala dugu bilbohiria.com-en asmatzailea eta aita pontekoa, eta Ibaizabal magazinean berarekin mintzatu gara, irrati kontzeptu berri hau zertan datzan era errazean azal diezagun. Jabi Zabala oso kazetari […]

Hobekuntza nabaria egin du Bilbo Hiriaren zuzeneko emisioak. Banda zabaleko (96 Kbps stereo) zein modemerako (24 Kbps mono) emisioak dexente hobeto entzuten dira iragan asteazkenaz geroztik. Entzun ezazue Bilbo Hiria webgune honen goikaldean ZUZENEAN dioen tokian klik eginez eta zuen konexioaren eta programaren arabera aukeratuz. Gero, nahi izanez gero, bidaliguzue […]

1

Bilbohiria.com, Bilbo Hiria irratiak aurten emandako aurrerapauso garrantzitsua. Orain irrati baten lekuan bi ditugula esan liteke: alde batetik, egunero zuzenean uhinetaratzen duguna eta, bestetik, Interneten entzuleari podcast eran kartara eskaintzen dioguna. Joan den martxoaren 2an abiarazi genuen egitasmo hau eta, hilabete igaro delarik, balantze ezin hobea egiten dugu.

1

Bilbo Hiria irratiak bilbohiria.com webgunea abian jarri eta aurkeztu zuen atzo. Webgune berriak, irratiaren zuzeneko emisioa eskaintzeaz gain, irratsaio guztiak kartara eskuragarri eta podcast eran harpidetzeko moduan eskaintzen ditu. Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zen, irratiko kolaboratzaileekin bazkaldu ostean. Alegiazko irratsaio baten itxura hartuz, Mieltxo Monfort eta Isabel Isazelaia esatariek […]

1

Irratia 2.0 esan dakioke gaur abian jarri dugun esperientziari, irratigintza modu berri baten hastapena guretzat. Webgune berri honek Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko seinalea entzuteko aukera emango du, gure emisoraren eta bertako programazioaren gaineko informazioa emateaz gain. Baina bilbohiria.com webgunearen ezaugarririk nabarmenena emititutako irratsaioak kartara entzuteko aukera da. Bilbo Hiriak bere […]