Bilbo Hiria irratiaren Ibaizabal magazinean, Kafe Antzokiaren itxiera dela eta, Euskal Herriko eta atzerriko kulturgileek agertu duten atxikimendua hartu dute hizpide. Hango eta hemengo 400 kulturgile baino gehiago azaldu dira Kafe Antzokiaren alde. Tarte hau bere atxikimendua agertu duen Amparo Sanchezen Amparanoia taldearen kantu batez apaindua dago. Atxikimendu hau deskargatzekop […]

1

Egunotan Bilbo Hiria irrratiaren webgunea eraberritzen ibili gara. Instalazioa eguneratu eta itxura berria ezartzeaz gain, Zabaldu, Aupatu, bildu.net eta bestelako markagailuetarako loturak ezarri ditugu. Creative Commons lizentzia ere ezarri dugu webgunean eta, horren ondorioz, gure edukiak kopiatzeko baimena duzue. Gure testuak eta irratsaioak zure irratian edo zure webgunean erabiltzeko libre […]

Ekainaren amaiera honetan agur esango dio Bilbo Hiria Irratiak ohiko programazioari. Beraz, datorren irailera arte soilik noizean behin eskegiko dugu dokumenturen bat. Edozein kasutan ere, gogoratu entzule hemen eskegitakoen artean dauden zure gustoko programak entzuteko aukera duzula. Ondo pasa eta gero arte.

Bilbo Hiria irratian kultura digitala, musika eta gizartea uztartzen dituen irratia.com irratsaioak 100. emanaldia igorriko du gaur Bilboko Kafe Antzokiko oholtza gainetik zuzenean. Saioa 22:00etan hasiko da eta bertan elkarrizketak, gonbidatu bereziak, bideoak eta sorpresa ugari izango dira. Saioaren ostean Bilboko BURP “Underground Report” proiektatuko da eta ondoren, irratia.com-eko soinu […]

Ostegunean blues eta gospel musiken izar baten bisita jasoko dugu Bilboko Kafe Antzokian, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurreneko ospakizunen baitan. Sharrie Williams 12 urterekin hasi zen abesten eta laster batean sartu zen Michigan estatuko Greater Williams Temple Inspirational Voices gospel abesbatzean. Ondoren The Voices of Joy eta The Sisters of […]

Irlandako talderik mitikoena Bilboko Kafe Antzokira etorriko zaigu maiatzaren 23an, asteazkenean, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren zuzuan. Irlandako musika tradizionalak eman duen talderik garrantzitsuena da The Dubliners. 1962an Dublineko pub batean jotzen hasi ziren eta gerora Irlandako musika tradizionalean ezinbesteko taldea bilakatu dira. Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango […]

1

1997an sortu zen The Bon Scott Band, AC/DC talde australiarraren zale amorratu batzuk bildu eta jam session arrakastatsuak egin ostean. Hor hasi zen egun talde mitikoak munduan duen tribute band fidelenaren ibilbidea. Fidelak dira halaber, TBSB taldeak dituen jarraitzaileak, Angus Young eta lagunen riff-ekin burua astintzea maite dutenak. Aurrekoan izandako […]

Bilboko Kafe Antzokiak jada 11 urte bete ditu. Zenbaki magiko honek adierazten duen eran, 11 amets beteak dira jada, eta beste hainbeste betetzeko asmoarekin gabiltza. Eta orain arteko ibilbidea laburbiltzea erraza ez bada ere, urteurrenaren inguruan eginiko zenbait elkarrizketa dituzu entzungai. Izan ere, Kafe Antzokia Euskararen Munduaren hedapenerako erakusleiho erakargarria […]

1

Lapurdiko Gure Irratiko adiskide eta lankideei elkartasuna adierazteko eta diru pixkat biltzeko asmoz, Bilbon haien aldeko jaialdia antolatuko dugu datorren larunbatean, otsailak 10. Hasteko (13:30etan), triki-poteoa egongo da Roberto eta Keparen eskolakoekin. Ondoren bertso bazkaria Bilboko Kafe Antzokian Xabi Paya eta Sustrai Colina bertsolariekin. Ostean, Anje Duhalde izango dugu kantuz. […]